BERRIKUNTZA: PARTEKATUTAKO PROZESUA

BERRIKUNTZA: PARTEKATUTAKO PROZESUA

 

2014-tik Innobasque-rekin kolaborazioan, UPV-EHU-ak bultzatutako berrikuntza-taldeei buruzko ikerketa proiektuan partehartzaile eta kolaboratzaile izan gara.

Ikerketa-lan guzti honen emaitza bezala, UPV-EHU-ak “El reto de liderar equipos de innovación en PYMES” liburua argitaratu berria du, Edurne Martínez-Moreno, Olaia Agirre, Maribel Navascués eta Olga Gómez-ek landuta eta Sabino Ayestarán-en kolaborazioarekin. Argitalpenak kontzeptuak eta metodología ekartzen ditu, baita ikerketan parte hartu dugun erakundeen eta pertsonen esperientzia isladatzen du ere.

Urte hauetan zehar, ORTZADAR-rrek , metodologia berri hau erabiliz, 10 berrikuntza-talde baino gehiago martxan jarri ditu. Esperientzia honi esker erreminta berriak ezagutu eta lan-era berriak praktikan jarri izan ahal izan ditugu: desberdinen arteko lankidetza, partekatutako proiektuen eraikuntza eta lidergo transformazionala.

Zerk ekarri du pertsonentzat hau guztia? Ikasketa profesionala, lan-metodologia berriak, lidergo-estilo berriak. Hots, hazkunde pertsonal eta profesionala.

Eta erakundearentzat? Taldeen lanaren emaitza proposamen berritzaileekin, ezaguera-sorkuntza eta, garrantzitsuena, erakundearen kultura aldaketa eta berrikuntza.

Aukera eskertzen dugu eta hor egoteagatik zoriontzen gara.

Hurrengora arte!


«