Europako Mugikortasunaren Astea

Europako Mugikortasunaren Astea

 

Europako Mugikortasunaren Astea irailaren 16tik 22ra ospatzen da, 22a autorik gabeko eguna izanda.

Ekimen honek Udalak eta erakunde lokalak mugikortasunarekin lotutako neurri iraunkorrak udal-politiketan sartzera bultzatzen ditu. Horretaz gain, herritar guztioi autoaren ordez beste alternatiba batzuk erabiltzera gonbidatzen gaitu.

Urtero, Europako Mugikortasunaren Astea, mugikortasun iraunkorrarekin lotutako berariazko gai batean zentratzen da, Zehazki, aurten “Multimodalitatea” gaia aukeratu da, garraiobide desberdineko konbinazioa eta erabilera  hiriko joan-etorrietan sustatzen dituena.

Ortzadarrek urteak eman ditu Bizkaiko herri askotan Europako Mugikortasunaren Astearen antololaketan lagunduz. Aurten, irailaren 21ean, Ortzadarrek, Amorebieta-Etxano Udalarekin batera, ekitaldia antolatuko du, non jarduera desberdinez gozatu ahal izango dugun , arratsaldean 17:00-tik 20:00-etara Zelaieta parkean eta Gudari kalean.

 

 


«