EUSKARAREN EGUNA ORTZADARREN | Ortzadar

EUSKARAREN EGUNA ORTZADARREN

Ortzadarren betidanik izan dugu euskararekiko konpromisoa. Hori, gure barne kudeaketan eta kanpo harremanetan ez ezik, gizartearekiko harremanetan ere islatzen da. Gure zerbitzuen bitartez parte- hartzaileei konpromiso hau helarazten diegu.

Aurten ere, Euskara Batzordetik, euskarekin lotutako hainbat ekintza martxan jarri ditugu, eta ez dugu Euskararen Nazioarteko Eguna ahaztu nahi. Egun hau ospatzeko, “Euskal Argazki-call”a prestatu dugu.

Ortzadarreko kideok, Euskararen aldeko mezu batekin argazki dibertigarriak egin eta gure sare sozialetan argitaratuko ditugu; gure euskararekiko konpromiso sendoa zabaltzen jarraitzeko.

Anima zaitezte Ortzadarrekin Euskararen eguna ospatzera!!!!!


«