“Jasangarritasuna deitu, ekis deitu” azaroaren 21eko jardunaldia

25 urteko ibilbidea egin ondoren, garai ona da begirada atzera botatzeko, zer ikasi dugun eta zelan garatu garen ikustearren. Baita ere, baina, aurrerantza begiratzeko.

Ekainean, gure 25. urteurrena ospatu genuen Ortzadar osatzen duten lan talde eta langileokin. Aukera paregabea elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta ospatzeko. Egun horretan, edozein erakundeko giza taldeko oinarrizko osagaiak batu ziren: Ezagutza eta zirrara. Jakin miña eta iritzia.

Urte hauetan eraikitako ezagutza, begirada anizkunaz aberastua; hainbat lan egiten dugun eremu eta profil profesional eta personalen begirada.

Orain etorkizunera begira nahi dugu; gizartearen garapen jasagarriarekiko kompromisoa bultza eta partekatu. Bilboko Itasadarra Itsas Museoan antolatu dugu, azaroaren 21ean, jardunaldi irekia; entzun, ikasi, partekatu eta ospatzeko jardunaldia.

Irailaren 21a da etorkizun jasangarrirako oinarriak moldatuz aurreratzeko gure hitzordua.

Mundu, herri iraunkorra… nola eraiki? Nola egin lan lortzeko?

Publiko eta pribaturen arteko elkarlanetik, kolektibo eta gizabanakotik, eta, batez ere, faktore social, kultural, ingurumeneko eta ekonomiko guztiak kontuan hartuz; hainbat eremu eta jakintzagaien lagun eta profesionalak inplikatuz.

Jordi Pigem filosofoaren hausnarketak entzungo ditugu eta parte-hartzeko gune dinamikoak sortuko dira.

Hausnarketa, ekarpen guztiak dira interesgarriak.

Begirada, ikuspuntu, ezagutza guztiak gurekin izatea gustatuko litzaiguke.

Zu bertan egotea eta parte hartzea espero dugu.

Erreserba hemen

 

 

 


«

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *