Ortzadar Fundazioa sortu da

Honako hauetarako gunea izango da: gogoeta egiteko, harremanetan jartzeko, partekatzeko, batera sortzeko eta komunitatearen partaidetza, aktibazioa eta garapen iraunkorra gizarte-, kultura-, eta ingurumen-eremuan sustatzeko.

Uztaileko lehen egunetan eratu da Ortzadar Fundazioa, hain zuzen ere, 2013. urtean Ortzadar sl enpresan garatutako gogoeta estrategikoko prozesu baten ondorioz.

Ortzadar Fundazioa sortu da eta gune berri horretan gure historia 20 urtez baino gehiagoz elikatu duten balioek eta ilusioek elkar ukitzen dute, adierazpen modu berriak sortuz.

Gogoeta- eta kokapen-prozesua eta azkenik, fundazioaren eraketa gidatu duten osagairik esanguratsuenak gure esperientzia sozializatzeko ardura, bestelako esperientziekin “kutsatzekoa” eta gizarte-eraikuntzan bide berriei ekiteko ardura izan dira.

Etengabe aldatzen ari den errealitatean murgilduta gaude, eta errealitate horrek alde batetik, irtenbide berriak eskatzen ditu, eta bestetik, kudeaketako, gizarte-ekarpeneko eta berrikuntzako moduen arteko “hibridazio” handiagoa. Testuinguru horretan, Ortzadar Fundazioaren apustua indarrak batzearen aldekoa, hazte-bidean partekatzearen aldekoa eta gure hurbileko inguruneko agente desberdinekin lankidetzan aritzearen aldekoa da.

Gizarte-erakunde gisa bete nahi dugun zeregina honako hau da: komunitatearekin eta komunitatearentzat jardun iraunkorrak sustatzen, aktibatzen eta garatzen laguntzea gizarte-, kultura-, eta ingurumen-eremuan.

Hori dela-eta, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eremuan gurekin batera erantzun iraunkorrak, hots, pertsonaren eta gure ingurunearen bizi-kalitatea sustatzen duten erantzunak, bilatzera gonbidatzen zaituztegu.

Horri buruz gogoeta egiteko, harremanetan jartzeko, partekatzeko eta batera sortzeko… zuen zain izango gaituzue Ortzadar Fundazioan.


«

Utzi erantzuna