“P16a, Esku-hartze sozialaren zerbitzura dagoen ebaluazio-tresna propioa” | Ortzadar

“P16a, Esku-hartze sozialaren zerbitzura dagoen ebaluazio-tresna propioa”

“P16a, Esku-hartze sozialaren zerbitzura dagoen ebaluazio-tresna propioa”

Ortzadarrek, udaleko gizarte-zerbitzuekin zerbitzuak eta programak partekatzen dituen neurrian, haien kalitatearekiko kezka ere partekatzen du, bai eta aurre egin beharreko aldaketei eta erronkei erantzun onena emateko kezka ere.

Azken urteetan interes handiagoa dago arlo sozialean egiten diren ekintzak ebaluatzeko.

Egiten dugunak balio du esaten dugunetarako? Zein neurritan? Zein aldagai eta parametroren arabera?… Galdera horiek sortzen zaizkigu Ortzadarretik garatzen ditugun zerbitzuak eta programak ebaluatzeko orduan, eta, ondorioz, beste erakunde batzuekin batera, plangintza-, kudeaketa- eta ebaluazio-sistema integral bat garatzen dugu esku-hartze sozioedukatiboko programetarako. Sistema honek babesgabetasunaren eta gizarte-bazterketaren arloan dauden diagnostiko-adierazleak lan-helburu operatiboetan eta emaitzak eta lorpenak neurtzeko aukera ematen duten ebaluazio-adierazleetan eraldatzea bilatzen du.

Tresna berri horri esker, adierazle fidagarriak ditugu haurren babeserako eta gizarteratzeko udal-politikak definitzeko eta ebaluatzeko, eta horiek gure bezeroen zerbitzura jartzen ditugu.


«