Aholkularitza | Ortzadar

Aholkularitza


servicios_consultoria_g

Jarduteko pentsatzea

Estrategia on bat gai da helburuak betetzeko, gizarte-, kultura- eta ingurumen-ingurunearekin ongi konektatzen da, eta baliabideetara egokitzen da. Gainera, estrategia on bat bakarra eta iraunkorra da, hau da, bizia, malgua eta aldatzen diren egoeretara egokitzeko gauza.

Ortzadarren laguntza eskaintzen dizugu errealitatea ikertu eta azter dezazun, jardun-ildoak ezar ditzazun edota ekintza planifika dezazun, hori guztia parte-hartzean oinarrituta. Hau da, hausnarketa, ekintza eta parte-hartzea sustatzeko prozesuak jartzen ditugu abian, gizartea, kultura eta ingurumena iraunkortasunez garatzeko proiektu eta erakundeen berrikuntza eta etengabeko hobekuntzan oinarrituta.


Tokiko Agenda 21: lurralde-diagnostikoak, ekintza-planak, parte-hartze publikoko programak udalekin (Barakaldo, Sestao, Galdames, Karrantza, Sondika, Loiu, Larrabetzu, Hernani, Lasarte-Oria, Trapagaran, Portugalete, Usurbil…); lurralde-azterlanak: sare berdeak Mungialdeko edo Durangaldeko ardatz funtzionaletan; Gorbeiako mendiguneko ingurune fisikoa eta giza ingurunea aztertzea; Trianoko mendietako ingurumena eta lurralde-erabilerak hobetzea; Zugaztietan (Trapagaran, Bizkaia) meatzaritzaren parke tematikoa eraikitzeko kontzeptua garatzea; kultura-ekipamenduak diseinatzea; kultura-programak diseinatzea; kultura-ekipamenduak kudeatzeko planak; tokiko kultura-plan estrategikoak; berdintasun-planak; indarkeria sexistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko protokoloak; gazte-planak; elkartegintzari buruzko azterlanak; adikzioak prebenitzeko planak.

itzuli