Arrisku-egoeran dauden herritarrekin esku hartzea | Ortzadar

Arrisku-egoeran dauden herritarrekin esku hartzea


servicios_poblacion_riesgo_g

Aldaketa-prozesuetan laguntzea

Gizartearekin partekatzen dugu haurrak babesteko eta gizarte-bazterkeria prebenitzeko erantzukizuna, zuzeneko esku-hartzeen eta sareko lanaren bitartez.

Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeak aukera ematen digu familiei eta pertsonei beren ingurunean zailtasunak gainditzen laguntzeko, eta, aldi berean, pertsona horien gizarteratzea sustatzeko.

Esku-hartze psikosozialaren bidez, haur eta nerabeen eta haien familien osasun psikosoziala hobetzeko arreta eskaintzen dugu, tresna psikoterapeutikoen bitartez.

Ingurune irekiko esku hartzeak aukera ematen digu gazteen gizarte-arriskuko egoerak bertatik bertara detektatzeko, eta, horrela, PREBENTZIO SELEKTIBOARI erantzuteko, garrantzizko esku-hartze ildo bat den heinean. Zuzeneko hezkuntza-harremana dugu gazteekin gazteen elkargune eta aisiagune nagusietan (kalean, lonjetan eta abar) , zer premia dauzkaten entzuteko eta komunitatean parte har dezaten sustatzeko.

Gizarte- eta eskola-laguntzaren bitartez, berriz, egoera jakin batzuei erantzun nahi zaie, hala nola eskola-absentismoari, hezkuntza-errendimendu eskasari edo berdinekin harremanetan jartzeko zailtasunei. Gaitasun pertsonal eta sozialak eta hezkuntza-gaitasunak garatzen laguntzeko helburu nagusiarekin.


Muskizko Udala, Ortuellako Udala, Consorcio de Mungialdea, Amorebieta-Etxanoko Udala, Abanto-Zierbenako Udala, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea, Arratiako Udalen Mankomunitatea.

itzuli