Gazte-informazioko guneak eta bulegoak | Ortzadar

Gazte-informazioko guneak eta bulegoak


informacion-juvenil

Arazoak konpontzeko laguntza

Burujabetzea prozesu lineala al da? Zein dira pertsona baten burujabetzea ziurtatzen duten adierazleak?
Burujabetza ikuspegi orokor batetik ulertzen dugu, bizi-garapen horrek, independentzia ekonomikoarekin ez ezik, autonomia fisikoarekin, psikologikoarekin eta sozialarekin ere zerikusia duen heinean.
Hori aintzat hartuta, funtsezkoari emango diogu lehentasuna, pertsonari alegia, eta proiektu pertsonalak garatzeko erraztasunak emango dizkiogu.
Gazteei protagonismoa emateko guneak eskaintzen ditugu, gazteekin egoteko eta gazteak motibatu eta animatzeko aproposak; hurbiltzen den orok harrera beroa sentitu behar du bertan, baita entzuten zaiola sentitu ere. Gazteak eta gazteek banaka eta taldeka egindako ekarpenak nabarmendu behar dira gune horietan. Konfiantzazko gune hurbil eta irekiak… etorkizunari begira urratsak egiteko abiapuntua.


Barakaldo Gazte Bulegoa, Plentzia Gazte Info, Ugao-Miraballes Gazte Info

itzuli