Liburutegia | Ortzadar

Liburutegia


biblioteca_interior

Liburuetan denetarik aurki dezakezu.

Gure historiari, gure bizi-esperientziari eta gure kulturari buruzko jakintza biltzen dute liburutegiek, eta jakintza hori pertsona guztien eskura jartzeko konpromisoa dute.
Zeregin horretan, gazteenei arreta berezia eskaintzea gustatzen zaigu, haien eskura gune berezi bat jarriz, haurrentzako liburutegiaren eta irakurketa dinamizatzeko proiektuen bitartez.

Gizartean eta kulturan liburutegiek zeregin garrantzitsua betetzen dute, elkargune eta ikasteko gune gisa irakurketa ardatz hartuta. Chris Batt-en esaldi bat erabiliko dugu zeregin hori laburtzeko.

“Gorantz datorren jakintza-gizarte honetan, behar-beharrezkoa da bildumak gizartera hurbiltzeko eta herritarrei bilduma horien balioa transmititzeko bitartekoak garatzea: ikasteko, proiektuei ekiteko, sormena bultzatzeko, edo, besterik gabe, ondo pasatzeko!”


Larrabetzuko liburutegi-zerbitzua, Plentziako liburutegiari laguntzeko zerbitzuak, Berangoko liburutegiko eta haur-liburutegiko zerbitzua, Artzentaleseko liburutegiko eta haur-liburutegiko zerbitzua, Loiuko liburutegiko eta haur-liburutegiko zerbitzua, Trapagarango liburutegiari eta haur-liburutegiari laguntzeko zerbitzua eta Lezamako liburutegiari laguntzeko zerbitzua.

itzuli