Umeak jolastea ! | Ortzadar

Umeak jolastea !

Umeak jolastea !

 

Txirrina jotzen du eta umeak eskolatik irteten dira. Gurasoek eta senideek askariak prestaturik jasotzen dituzte. Txikienak patioan jolasten dute edo bere familiekin parkera joaten dira. Baina 8 urtetik aurrera beti presaka ibiltzen dira. Kanpoko ekintza eta etxerakolanekin , denbora eta arratsaldea sistu batean joaten dira. Ez dago astirik jolasteko! Baina…. Benetan ez dago astirik?

Gaur egungo gizartean jolastea ez da beharrezkotzat hartzen. Heziketa-joko espazio eskaintza izan arren, ludoteken kasua bezala, ez da gordetzen denborarik joko-librerako, familiek akademikoarekin lotutako jarduera “erabilgarriagoak” aukeratzen dituzte (marrazkigintza, ingelesa, robotika,… ) edo kirolarekin lotura daudenak. Gainera etxerako lanak egiteko tarte bat utzi behar da.

Petra Perez Alonso-Geta-k (Balentziako Unibertsitatea) zuzendu duen “Jokoa eta familia” azterlanaren arabera Juego y familia‘, umeen aisialdia “argi eta garbi gutxiegia da”. Ikerketa berak dio “kezkagarria” dela umeen herena bakarrik jolasten duela, bideo-joko-kontsolen zabaltze handiagatik eta beste gailu elektroniko batzuengatik.

Hots, jolasten ematen duten denbora gutxiari, umeek jokoa lehenago uzten dutela gehitzen zaio 8 urteetatik aurrera jostailuak nekez darabiltzate, bideo-jokoak eta antzeko jostailuak izan ezik.

Umeak gutxiago jolasten badute, ez da ezer gertatzen, ezta?

Ikerketa guztiak jokoaren garrantziarekin bat datoz. Esate baterako, Espainako Pediatria Elkarteak dio: “lehen haurtzaroan, jokoek ikastaldia, estimulazioa eta esperimentazioa ekartzen dituzte”. Bai jokoak bai jostailuek “ezagutzen eta bere nortasuna garatzen laguntzen diete, afektibitate, motrizitate, adimen, sormen eta gizartekoitasun arloetan.

Hain garrantzitsua da jolastea ezen NBE-k dio Umearen eskubide bat dela. Erakunde honek jolastea ezinbestekoa dela azpimarratzen du, jokoak, gorputzaren, adimenaren eta afektibitarearen garapen harmoniatsua sortzen baitu .

Jokatzeko denbora, hazteko denbora.

Presaka bizi den gizartean, gauzak egiteko denborak laburtzen dira eta haurtzaroa ere. Baina behartu ezin diren kontuak badira. Umeek euren garapen-erritmoak errespetatu behar dituzte ahalmen pertsonalak eta sozialak lortu ahal izateko.

Denbora eta jolasteko eremuak eman diezazkiegun umeei, ikasteko eta hazteko jolastu behar dutelako, eta garrantzitsuena, zoriontsuak izateko jolastu behar dute.


«