Ludoteka | Ortzadar

Ludoteka


ludoteka

Ikasteko jolastea, ondo pasatzeko jolastea eta hazteko jolastea.

Sarri pentsatzen dugu haurrak entretenitzeko eta ongi pasatzeko asmo bakarrarekin jolasten direla. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da: haurrak jolasten dira jolasaren bidez mundua ulertzen dutelako, jolasarekin bat eginik.

Jolasak haurren garapen intelektuala, sortzailea eta sozioafektiboa errazten du.
Jolastuz, haurrek gaitasun fisikoak, adimen emozionala, sormena, irudimena, gaitasun intelektuala, gizarte-trebetasunak eta abar garatzen dituzte, eta, hori gutxi balitz, ondo pasatzen dute.

Ludoteka hezkuntza-proiektua da, jarduera guztia jolasean oinarritzen dena haurren beharrezko jarduera naturala den heinean. Jolas askea, gogoetazko jolasa, talde-jolasa, jolas tradizionala, jolas sortzailea, jolas gidatua, jolasa, jolasa eta jolasa.

Ikasteko jolastea, ondo pasatzeko jolastea, hazteko jolastea.


Sondikako Ludoteka, Berangoko Ludoteka, Plentziako Ludoteka, Artzentalesko Ludoteka, Fruizko Ludoteka, Ugao-Miraballesko Ludoteka

itzuli