Servicios

Eskoletan iraunkortasuna sustatzeko hezkuntza

Jarduteko gaitzea. Hezkuntza-etapa guztietarako eskala-programak diseinatu eta garatzen ditugu, oinarrizko curriculum diseinuetara egokituak, baina betiere pertsonen trebakuntza sustatuz munduaren konplexutasuna uler dezaten haren dimentsio guztietan: gizartea, ingurumena, ekonomia eta abar. Jendeari lankidetzan aritzen eta partekatzen irakatsi nahi diogu, pertsona guztien parte-hartzetik abiatuta. Eskoletako Agenda 21 […]

Museoak eta interpretazio-zentroak

Ezagutzea, sentitzea, babestea. Ideiak eta zerbitzuak benetako proiektu bihurtzen ditugu. Prozesu osoa hartzen dugu gure gain: lehenbizi, diseinu funtzionala eta Kudeaketa Maisu Plana; gero, plana abian jartzea; eta ondoren, jakina, kudeaketa. Museo bat, interpretazio-zentro bat, baliabide dinamizatzaile bat da, eta komunitateak eta lurraldeak protagonismoa hartzen […]

Parte-hartzea

Komunitatearekin eta ingurunearekin konprometitutako pertsonak Pertsonek eta komunitateko agenteek beren inguruneko kontserbazioan benetan parte hartzea sustatzeko proiektuak sortzen eta kudeatzen ditugu. Ondarea ezagutu eta babestearekin, lekuan bertan jardutearekin edo herritarren parte-hartzerako prozesuekin zerikusia duten programak antolatzen ditugu. Elkarlanean gure ingurunea hobe dezakegulako. Aztertu programa, parte […]

Sentsibilizazio-kanpainak

Ikasteko dibertitzea Gaikako jardunaldiak, komunikazio-kanpainak (gertukoak eta pertsonekin harremanetan jartzekoak) edo ekitaldiak aukera aproposak dira pertsonekiko eta ingurunearekiko errespetuzko ohituren garapenean sakontzeko. Jarduera horien bitartez garapen iraunkorra sustatzen dugu testuinguru informalak erabiliz, horrelakoetan errazagoa delako aisiarekin ondo pasatzea, transmititzen diren mezuez jabetzea eta proposatutako ekimenetan […]

Erakusketak

Esateko gauza asko ditugu Ideien alorrean mugitzen gara, baina oinak lurrean ditugula lan egiten dugu: kontzeptuen arabera definitzen dugu erakusketa, diskurtso-haria antolatzen dugu, eremua banatzen dugu eta egikaritzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak sartzen ditugu. Ez dago lan txikirik ezta ezinezkoa den erakusketarik ere: Aldi baterako […]

Emakumeen etxea dinamizatzea

Erreferentziazko gunea inguruneko emakumeentzat eta berdintasuna bultzatzeko. Edozein pertsonari eta zehazkiago emakumeei informazioa eta orientazioa eskaintzen diegu berdintasunaren alorrean. Prestakuntzaren, topaketaren eta hausnarketaren bidez emakumeak ahalduntzeko gunea da etxea guretzat. Ermuako Andretxea (2003tik), Balmasedako Andretxea (2007-2009), Durangoko Andragunea (2009), Eibarko Andretxea (2008-2009)

Berdintasun-zerbitzua

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa dugu Udalerri bakoitzean ezarritako ildo nagusiei jarraiki, berdintasun-politika publikoak bultzatu eta garatzen ditugu: tokiko berdintasun-planen garapena eta ebaluazioa; beste arlo eta agenteei eta oro har herritarrei berdintasun-alorreko informazioa eta aholkuak ematea; emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta haren aurka […]

Berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko ekintzak

Emakume eta gizonen artean berdintasunezko harremanak eraikiz. Parte-hartzean oinarritutako metodologia bizien bitartez, nortasunaren eraikuntza, mito eta estereotipo sexistak eta indarkeria sexistaren identifikazioa lantzen ditugu, eta erantzukidetasuneko eta gazte eta helduak zaintzearen aldeko jarrerak sustatzen ditugu. Amorebietako Udala ( 2010-2011 eta 2011-2012), Txorierriko Mankomunitatea (2013), Getxoko […]