ORTZADAR SL
Landabaso plaza, 12 – 3. B 48015 Bilbo- Bizkaia IFK: B48457808
www.ortzadar.es webguneak interesdunei informazioa ematen die bere datu pertsonalen politikaren gainean.
Datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen araudia aplikatuz jakinarazten du www.ortzadar.es webguneko formularioen bitartez biltzen diren datu pertsonalak, ematen ditugun zerbitzuen edo eskaintzen ditugun produktuen gaineko informazioa lortzeko gurekin harremanetan jartzen diren pertsonen tratamendu automatizatu espezifikoetan biltzen ditugula.
Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuaren helburua da merkataritza-harremana mantentzea eta informazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-zereginetan eta erakunde honen beste jarduera batzuetan jardutea.
Datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako, lege-betebeharrak edo gai horretan eskumenekoak diren Erakunde Publikoak tartean izan ezik.
ORTZADAR SLk datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren neurriak hartzen ditu, datu pertsonalen tratamenduari eta zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoa betez.
Erabiltzaileak edozein unetan balia ditzake datuetan sartzeko, datuen aurka egiteko, datuak zuzendu, ezereztu eta mugatzeko eta eramangarritasuneko eskubideak, (EB) Erregelamendu horretan aitortuta daudenak. Eskubide horiek baliatzeko, erabiltzaileak ORTZADAR SLren helbide honetara idatz dezake: Landabaso plaza, 12 – 3. B – 48015 Bilbo (Bizkaia), identifikazio-dokumentu bat erantsiz, edo bestela, helbide elektroniko honetara: ortzadar@ortzadar.es
Erabiltzaileak adierazten du emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta egunean edukitzeko konpromisoa hartzen du, aldaketak jakinarazteko aldez aurretik adierazitako helbidera idatziz.
Sartzea, zuzentzea eta kentzea. – interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea dute, baita datu okerren zuzenketa eskatzeko, edo, hala badagokio, kenketa eskatzeko eskubidea ere, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, datuak jada bilketaren xederako beharrezkoak ez badira.
Mugatzea. – zirkunstantzia jakin batzuetan, interesdunek tratamendua mugatzeko eskaera egin dezakete, eta, kasu horretan, erreklamazioak jarri edo defendatzeko gordeko ditugu soilik.
Aurka egitea. – interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin dezakete. ORTZADAR SLk datuen tratamenduari utziko dio, tartean legezko edo ezinbesteko arrazoiren bat dagoenean edo erreklamazioren bat jarri edo defendatu behar denean izan ezik, eta datuak behar bezala blokeatuko ditugu dagokion epean, lege-betebeharrak indarrean dauden bitartean. Horrez gain, interesdunak erabaki indibidual automatizatuak hartzearen aurka egin dezake, baldin eta horrek ondorio juridikoak edo harentzako kalte nabarmenak ekar baditzake berekin.
Publizitate-bidalketaren aurka egitea. – ORTZADAR SLk publizitatea bidaltzearen aurka egin dezakete interesdunek. Publizitate-bidalketaren aurka egiteko eskubidea baliatuz gero, interesdunaren datuak publizitatea baztertzeko zerrenda batean bilduko dira, interesdunak jasotzen duen publizitatea murrizteko helburuarekin.
Eramangarritasuna. – interesdunek aukera dute aldez aurretik eman dizkiguten datu pertsonalak jasotzeko edota beraiek hautatutako beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko, erabilera arrunteko eta modu mekanikoan irakurtzeko moduko formatu egituratu batean.
Gainera, interesdunak edozein unetan ken dezake emandako baimena, eta horrek ez dio tratamenduaren legezkotasunari eragiten, baimena sinatu zen egunean emandako baimenean oinarritzen den tratamendua izaki.
Zure datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatuko ditugu:
Gogorarazten dizugu merkataritza-komunikazioak bidaltzearen aurka egin dezakezula, edozein bide erabiliz eta edozein unetan, honako helbide elektroniko honetara idatziz: jesus.quintana@ortzadar.es.
Erregistro horiei dagozkien eremuak nahitaez bete behar dira, eta adierazitako helburuak betetzea ezinezkoa da datu horiek ematen ez badira.
Emandako datu pertsonalak gordeko dira merkataritza-harremanari eusten zaion bitartean edo zuk datuak kentzeko eskaerarik egiten ez baduzu, eta emandako zerbitzuengatiko lege-erantzukizunak erator litezkeen epean.
Zure datuen tratamendua oinarri juridiko hauen arabera egiten da, tratamendua legitimatzearren:
Zure datuak ematen ez badizkiguzu edo modu akastun edo osatugabean egiten baduzu, ezin izango diogu zure eskaerari erantzun, eta guretzat guztiz ezinezkoa izango da zuri eskatutako informazioa ematea edo zerbitzuen kontratazioa aurrera eramatea.
Datuak ez zaizkie gurekin zerikusirik ez duten hirugarrenei emango, tartean lege-betebehar bat izan ezean.
Erabiltzaileak ostatatze partekatuko zerbitzariak erabiltzen baditu datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak biltzeko, guk ez dugu gure gain hartuko erabiltzaileak Datu Pertsonalei buruzko Erregelamendu Orokorra ez betetzearen gaineko erantzukizuna.
ORTZADAR SL egileko, jabetza intelektual eta industrialeko, “know how”-eko eskubideen eta gure webguneko edukiekin eta bertan eskainitako zerbitzuekin zerikusia duten eskubide guztien titularra da, baita haien inplementaziorako eta lotutako informaziorako behar diren programen titularra ere.
Debekatuta dago gure webguneko eduki totalak edo partzialak erreproduzitzea, argitaratzea eta/edo zeharo pribatuak ez diren xedeetarako erabiltzea, aldez aurreko baimen idatzirik gabe.
Erabiltzaileak errespetatu egin behar ditu ORTZADAR SLren eskutik jasotako hirugarrenen programak, nahiz eta doakoak eta/edo disposizio publikokoak izan.
ORTZADAR SLk softwarearen beharrezko ustiapeneko eta jabetza intelektualeko eskubideak dauzka.
Erabiltzaileak ez du inolako eskubiderik edo lizentziarik jasotzen kontratatutako zerbitzuaren bitartez, zerbitzua emateko behar den softwarearen gainean, ezta zerbitzuaren jarraipeneko informazio teknikoaren gainean ere, kontratatutako zerbitzuak betetzeko behar diren eskubide eta lizentziei dagokienez izan ezik, eta soil-soilik horiek irauten duten bitartean.
Kontratua betetzetik haratago doan edozein jardunerako, erabiltzaileak gure baimen idatzia beharko du, eta erabiltzaileari debekatu egingo zaio gure jabetzako zerbitzarietako konfigurazioa, egitura eta fitxategiak aldatu edo ikustea edo horietan sartzea, hark axolagabeki edo asmo txarrez jardutearen ondorioz segurtasun-sistema edo zerbitzarietan gerta litekeen edozein gorabeheratik eratorritako erantzukizun zibila eta penala bere gain hartuko duelarik.
Debekatuta dago ORTZADAR SLk emandako zerbitzuak jabetza intelektualaren gaineko legeriaren aurka erabiltzea, eta bereziki:
Erabiltzaileak dauka bere webguneko edukiaren, transmititutako eta biltegiratutako informazioaren, hipertestu-esteken, hirugarrenen aldarrikapenen eta jabetza intelektualaren, hirugarrenen eskubideen eta adingabeen babesaren gaineko erantzukizun guztia.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du indarreko lege eta erregelamenduen gaineko erantzukizuna, baita online zerbitzuaren funtzionamenduarekin, merkataritza elektronikoarekin, egile-eskubideekin, ordena publikoa mantentzearekin eta Internet erabiltzeko printzipio unibertsalekin zerikusia duten guztien gaineko erantzukizuna ere.
Erabiltzaileak ORTZADAR SLri kalte-ordaina ordainduko dio, erabiltzailearen erantzukizunpekoa den auziren batean ORTZADAR SL inputatzeak ekarritako gastuengatik, defentsa juridikoko ordainsari eta gastuak barne, baita erabaki judiziala behin betikoa ez denean ere.
ORTZADAR SLk bere zerbitzarietan ostatatutako edukien segurtasun-kopiak egiten ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzaileak ezustean datuak ezabatu edo galtzearen gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, ez du bermatzen erabiltzaileek ezabatutako datu guzti-guztiak berritzea, litekeena delako datu horiek kendu edo aldatu izana azken segurtasun-kopiaz geroztik igarotako denboran.
Eskainitako zerbitzuek, backup zerbitzu espezifikoak izan ezik, ez dute ORTZADAR SLk egindako segurtasun-kopietan gordetako datuak berritzea barne hartzen, baldin eta galera hori erabiltzaileari egozten bazaio, kasu horretan, tarifa bat zehaztuko da berreskuratzearen konplexutasunaren eta bolumenaren arabera, betiere erabiltzaileak onartu ondoren.
Ezabatutako datuak berritzea zerbitzuaren prezioan bilduko da, soil-soilik, edukiaren galera ORTZADAR SLri egozteko moduko arrazoien ondorio bada.
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea betez. ORTZADAR SLk ez du publizitate- edo promozio-komunikaziorik bidaliko posta elektroniko bidez edo beste komunikabide elektroniko baliokide bat erabiliz, horien hartzaileek aldez aurretik eskatu edo espresuki baimendu dituztenean izan ezik.
Aldez aurreko kontratu-harremanik tartean dagoenean, aldiz, ORTZADAR SL baimenduta egongo da ORTZADAR SLren produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioak bidaltzeko, betiere produktu edo zerbitzu horiek hasiera batean bezeroarekiko kontratazioaren xede izan zirenen antzekoak badira.
Nolanahi ere, erabiltzaileak, bere nortasuna egiaztatu ondoren, Bezeroaren Arretarako kanalen bidez merkataritza gehiagorik ez jasotzeko eskaera egin dezake.