Ideien alorrean mugitzen gara, baina oinak lurrean ditugula lan egiten dugu: kontzeptuen arabera definitzen dugu erakusketa, diskurtso-haria antolatzen dugu, eremua banatzen dugu eta egikaritzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak sartzen ditugu. Ez dago lan txikirik ezta ezinezkoa den erakusketarik ere:
Hainbat ekiporekin lan egiten dugunez, produkzio-fase guztiez arduratzen gara.
Erakusketa-muntaketa argiak, ulergarriak, atseginak eta hurbilak egiten ditugu.
Armañongo Parke Naturalaren Interpretazio Zentroaren erakusketa iraunkorra; “Baskonia, bitarteko lurra” aldi baterako erakusketa; “Plater hautsiak” aldi baterako erakusketa; Euskal-nafar trenbidearen interpretazio-zentroaren, Obarenes mendietako parke naturalaren interpretazio-zentroaren, Quintanar de la Sierrako La casa de la madera eraikinaren eta Ons uharteko interpretazio-zentroaren erakusketa iraunkorrerako kontzeptu-diseinua eta edukien garapena; landare inbaditzaileei (Baccharishalimifolia) buruzko aldi baterako erakusketa.