Material didaktikoak


didactica

Ikasteko esperientzia berriak.

Didaktikaren alorrean adituak garenez, egungo hezkuntza-premiekin bat datozen materialak diseinatzen ditugu, eskola-curriculumaren osagarri den edozein gaitan, hezkuntza-ibilbidearen edozein etapatan eta edozein euskarritan, idatzizkoan zein teknologikoan.

Materialak egiteko prozesu osoa gauzatu eta koordinatzen dugu: edukien diseinua, diseinu grafikoa (irudiak, ilustrazioak, maketazioak eta abar), bideo-grabazioak, itzulpenak, edizioa, diseinua eta programazio digitala (2D, 3D, flash, html 5…)…

Nolanahi ere, osasunaren sustapenarekin, ingurumen eta iraunkortasunarekin, kontsumo arduratsuarekin edo berdintasunarekin zerikusia duten edukiei ematen diegu lehentasuna.


“Gure arbasoen basoa, biodibertsitate-erreserba” unitate didaktikoa, Azterkosta eta Ibaialde unitate didaktikoak, Burdin meatzaritza Trianoko eta Galdamesko mendietan, “Gorbeia” argitalpena. “Eginkontukontsumoari” material didaktikoa, haur-hezkuntzarentzat; “Frutak eta barazkiak. Elikadura osasungarria lortzeko” multimedia interaktiboa, lehen hezkuntzarentzat; “Frutak eta barazkiak. Mundu iraunkor eta solidario baterako”, bigarren hezkuntzarentzat; “Garraioak” eta “Hondakinak”, haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako baliabide didaktiko interaktiboak.

itzuli