Museoak eta interpretazio-zentroak


foto_TM

Ezagutzea, sentitzea, babestea.

Ideiak eta zerbitzuak benetako proiektu bihurtzen ditugu. Prozesu osoa hartzen dugu gure gain: lehenbizi, diseinu funtzionala eta Kudeaketa Maisu Plana; gero, plana abian jartzea; eta ondoren, jakina, kudeaketa. Museo bat, interpretazio-zentro bat, baliabide dinamizatzaile bat da, eta komunitateak eta lurraldeak protagonismoa hartzen dute bertan, gizartearen eta ondarearen arteko elkarrizketaren bitartez. Esperientzien edukiontziak dira guztiontzat: jendearentzat oro har, eta ikasle, familia edo taldeentzat; azken batean, gure ondare ukigarri eta ukiezinaren esanahia, zentzua eta emozioa partekatzeko dugun ilusioaren berri izateko guregana hurbiltzen diren guztientzat. Proiektu bakoitzaren premia eta helburuetara egokitzen da gure kudeaketa-eredua, eta publiko guztiekin eta guztientzat lan egiten dugu.


Arkeologi Museoa, Madariaga Dorretxea Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Urkiolako parke naturaleko Toki-Alai interpretazio-zentroa, Gorbeiako parke naturaleko interpretazio-zentroa (Areatza), Armañongo parke naturaleko eta Ordunte mendietako interpretazio-zentroa, El Pobal burdinola, Peñas Negras interpretazio-zentroa, CIHMA Errekatxoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa, Getxoko ingurumen-gela, Euskal Museoa, Bilboko Itsasadarreko itsas museoa.

itzuli