Eskola-eremuan irakasle eta ikasleei laguntzen diegu, gazte-gaztetatik, osasun fisiko eta psikologikorako osasungarri diren ohitura eta portaerak eskuratzen eta bizitzarako trebetasunez (gaitasun pertsonal eta sozialak) jabetzen.
Eremu komunitarioan, berriz, sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzak diseinatzen ditugu, osasunaren aldeko jarrera positiboak sustatzeko, pertsonek kontzientzia har dezaten substantzia jakin batzuk kontsumitzeak ekar ditzakeen kalte eta arriskuen inguruan.
Familiei laguntzeko, sentsibilizazioko, prestakuntzako eta aholkularitzako esku-hartzeak antolatzen ditugu, hezkuntza-zereginean behar bezala inplika daitezen, adikzioen prebentzioari dagokionez batez ere.
Osasunaren sustapenean dugun erantzukizuna tokiko gainerako bitarteko eta agente guztiekin partekatzen dugu, ezinbestean, Ekintza Plan bati jarraiki.
Abanto-Zierbenako Udala, Bilboko Udala, Muskizko Udala, Erandioko Udala , Galdakaoko Udala, Ortuellako Udala, Barakaldoko Udala, Basauriko Udala, Vitoria-Gasteizko Udala, Bergarako Udala, Donostiako Udala, Trapagarango Udala, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea, Txorierriko Mankomunitatea, Arratiako Udalen Mankomunitatea…