Servicios

Material didaktikoak

Ikasteko esperientzia berriak. Didaktikaren alorrean adituak garenez, egungo hezkuntza-premiekin bat datozen materialak diseinatzen ditugu, eskola-curriculumaren osagarri den edozein gaitan, hezkuntza-ibilbidearen edozein etapatan eta edozein euskarritan, idatzizkoan zein teknologikoan. Materialak egiteko prozesu osoa gauzatu eta koordinatzen dugu: edukien diseinua, diseinu grafikoa (irudiak, ilustrazioak, maketazioak eta abar), […]

Ludoteka

Ikasteko jolastea, ondo pasatzeko jolastea eta hazteko jolastea. Sarri pentsatzen dugu haurrak entretenitzeko eta ongi pasatzeko asmo bakarrarekin jolasten direla. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da: haurrak jolasten dira jolasaren bidez mundua ulertzen dutelako, jolasarekin bat eginik. Jolasak haurren garapen intelektuala, sortzailea eta sozioafektiboa errazten du. […]

Encuentro joven: gaztetopaguneak

Esperimentatzeko eta elkarbizitzarako guneak Nerabezaroa eta gaztaroa bizitzaren une magikoak dira, aldi berean hauskorrak eta garaiezinak garen neurrian. Gaztetopaguneek esperimentatzeko eta elkarbizitzeko gune bizia eskaintzen digute, norberaren nortasunaren bilaketa horretan. Nia ez ezik, gua ere garatzeko gunea. Pentsatzea, bidaiatzea, ulertzea, sortzea, gozatzea, ekitea, probatzea, ezagutzea…. […]

Ikastaroak: bizitza osoko ikaskuntza

Sorkuntza pertsona guztien eskura. Pertsona guztiok adierazteko premia dugu, hau da, behar-beharrezkoa dugu besteei dakiguna, pentsatzen eta sentitzen duguna —azken batean, gure mundu-ikuskera— transmititzea. Batzuetan, ordea, ez dakigu gure adierazpide egokia zein den: pintura, idaztea, musika, artisautza, eskultura, antzerkia, argazkigintza… Ikastaroek laguntzen digute bilatze horretan. […]

Gazte-informazioko guneak eta bulegoak

Arazoak konpontzeko laguntza Burujabetzea prozesu lineala al da? Zein dira pertsona baten burujabetzea ziurtatzen duten adierazleak? Burujabetza ikuspegi orokor batetik ulertzen dugu, bizi-garapen horrek, independentzia ekonomikoarekin ez ezik, autonomia fisikoarekin, psikologikoarekin eta sozialarekin ere zerikusia duen heinean. Hori aintzat hartuta, funtsezkoari emango diogu lehentasuna, pertsonari […]

Liburutegia

Liburuetan denetarik aurki dezakezu. Gure historiari, gure bizi-esperientziari eta gure kulturari buruzko jakintza biltzen dute liburutegiek, eta jakintza hori pertsona guztien eskura jartzeko konpromisoa dute. Zeregin horretan, gazteenei arreta berezia eskaintzea gustatzen zaigu, haien eskura gune berezi bat jarriz, haurrentzako liburutegiaren eta irakurketa dinamizatzeko proiektuen […]

Kultura-ekipamendu eta -programak: Kulturetxeak

Gizarte-garapen eta -kohesiorako guneak Kulturetxeak jarduera-edukiontziak dira, baina, hori ez ezik, kultura-dinamiken sustatzaile ere badira. Pertsona guztiengana eta bakoitzarengana hurbilduz, kulturetxeek kaletik garatzen dute programazioa, jendearen iritziak aintzat hartuz eta proiektua parte-hartzetik eraikiz. Horrela ahalbidetzen dute beren eraginpeko lurraldea suspertzea eta aurrera egitea, bertako kultura-mugimenduari […]

Aholkularitza

Jarduteko pentsatzea Estrategia on bat gai da helburuak betetzeko, gizarte-, kultura- eta ingurumen-ingurunearekin ongi konektatzen da, eta baliabideetara egokitzen da. Gainera, estrategia on bat bakarra eta iraunkorra da, hau da, bizia, malgua eta aldatzen diren egoeretara egokitzeko gauza. Ortzadarren laguntza eskaintzen dizugu errealitatea ikertu eta […]