Servicios

Gizarteratzea eta laneratzea

Gizarteratzeko aholku eta laguntza ematea Gizarte-premiak dauzkaten eta/edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei laguntza eta arreta eskaintzen diegu, gizarte-zerbitzuetara hurbiltzen diren uneaz geroztik. Lehenik eta behin haien premiak balioesten ditugu, eta, jarraian, laguntza eskaintzen diegu eta kasu bakoitzean behar dituzten gizarte- eta enplegu-baliabide eta -zerbitzuak antolatzen […]

Kultura ekintzailea

Ekiteko ikastea Kultura ekintzailea sustatzen dugu hainbat herritar motarentzat. Zenbait jarduera eta estrategiaren bitartez, ekintzaileen profilarekin zerikusia duten gaitasunak garazten ditugu. Gure ustez jarrera eta gaitasun horiek funtsezkoak izango dira haien etorkizun profesionalean, bai beren kontura bai besteren kontura jardun behar dutenean. Besteak beste, honako […]

Arrisku-egoeran dauden herritarrekin esku hartzea

Aldaketa-prozesuetan laguntzea Gizartearekin partekatzen dugu haurrak babesteko eta gizarte-bazterkeria prebenitzeko erantzukizuna, zuzeneko esku-hartzeen eta sareko lanaren bitartez. Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeak aukera ematen digu familiei eta pertsonei beren ingurunean zailtasunak gainditzen laguntzeko, eta, aldi berean, pertsona horien gizarteratzea sustatzeko. Esku-hartze psikosozialaren bidez, haur eta […]

Arriskuak murriztea

Arriskuak kudeatzea, arduraz jokatzea. Prestakuntza-ekintzak, arrazoi objektiboetan oinarrituta, drogekin zerikusia duten arazoak ekar ditzaketen arrisku-faktoreen eraginpean dauden 15 urtetik gorako herritarrentzat. Oso gazteen artean alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeak gizartean eragiten duen kezkari erantzutea. Arduraz kontsumitzeko jarraibideak eskaintzen ditugu, besteak beste, kontsumo horiek ekar […]

Osasunaren prebentzioa eta sustapena

Osasuna sustatzea, prebentzio-apustu segurua Eskola-eremuan irakasle eta ikasleei laguntzen diegu, gazte-gaztetatik, osasun fisiko eta psikologikorako osasungarri diren ohitura eta portaerak eskuratzen eta bizitzarako trebetasunez (gaitasun pertsonal eta sozialak) jabetzen. Eremu komunitarioan, berriz, sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzak diseinatzen ditugu, osasunaren aldeko jarrera positiboak sustatzeko, pertsonek kontzientzia har […]

Pertsona kalteberentzako prebentzio selektiboa

Kalteberatasunari arreta eskaintzea Adinarengatik, familia-egoerarengatik edo egoera pertsonalengatik substantzia jakin batzuk kontsumitzeko joera eduki dezaketen pertsonei lagundu egiten diegu, arduraz kontsumitzeko jarraibideak eskainiz, kontsumitzea erabakitzen badute autozaintza-jokabideak sustatuz eta babes-faktoreak indartuz. Gaztegune eta Gizartean eta Hezkuntzan Esku hartzeko Taldeetako erabiltzaile gazteak, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako […]

Agente komunitarioen prestakuntza

Prebenitzeko prestakuntza Agente komunitarioak prestatzea gizarte-, kultura- eta ingurumen-iraunkortasunarekin zerikusia duten gaietan, haien zerbitzuen hartzaile edo erabiltzaileekin esku hartzeko prozesuan laguntzeko helburuarekin. Gizarte-gaietako langileak, kultura-dinamizatzaileak, kirol-monitoreak, gazte-teknikariak, hezitzaileak, ostalaritzako langileak, irakasleak, boluntarioak eta abar.

Kontsumo arduratsu baterako hezkuntza

Kontsumo arduratsua, eskubidea eta betebeharra Prestakuntza-ekintzak diseinatzen ditugu. Ekintza horien bidez lortu nahi dugu pertsonek, bereziki kolektibo kalteberenek (adibidez, adinekoak) gure gizartean arduraz kontsumitu ahal izateko gaitasunak eta eskumenak eskuratzea, pertsona horiek gai izan daitezen kontsumoaren inguruan sor daitezkeen arrisku eta gatazkak prebenitzeko. Eskola-ingurunean, irakasleei, […]