21. KORRIKA

Aurten ere, 2017an egin genuen bezala, Ortzadarretik euskararekiko daukagun konpromezua islatzeko, Korrikan parte hartu dugu. Hain zuzen ere Bilboko 1.709. kilometroan.

Ortzadarren euskararen erabilera barne eta kanpo erlazioetan sustatu nahi dugu, eta hori dela eta, Korrikan parte hartu eta gozatzen dugu. Honela Euskararen konpromisoa lankideen artean indartu eta euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzen dugu.

Korrika, bi urtetan behin, Euskal Herriaren gizartetik parte handiena mobilizatzen duen gertakaria bihurtu da. Euskara berreskuratzeari eta Euskal Herriaren berreuskalduntzeari gure harri koskorra jartzeko parte hartzen dugu.

Eskerrak eman nahi dizuegu Bilbon edo zuen herrietan Korrikan parte hartzera animatu zareten Ortzadarreko lankide guztioi.

Eta Klika egiten eta euskaraz bizitzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.


«