EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu. Zerbitzu askotan, ekintzak eta jarduerak abian jarri dira hainbat herritar taldetan sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzeko.

Esparru guztiak dira onak eta baliotsuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzean eta indarkeria matxista errotik kentzean lan egiteko. Edozein lekutan, kultur-etxetan edo museotan, liburutegitan edo gaztegunetan. Espazio eta biztanleri bakoitzari egokitutako jarduerekin. Museo baterako “betaurreko lilaz jantzita”bisita gidatuak, autodefentsa feministako tailerrak, mikrokontakizun-lehiaketak… berdintasunaren alde eta bortizkeriaren kontrako gure zehar-lana islatzen dute.

Baina egunero da azaroaren 25a. Gure konpromisoan dago, lan honetan intenzioa eta jarraitutasuna hezurretaraino sartzea, gizarte berdintasunezkoagoa eta indarkeria matxistarik gabeko gizartea lortzeko.


«