

Lehen sektorea da Euskadiko gastronomia iraunkorraren oinarria. Bertako baserritarrak eta arrantzaleak tradizioa, biodibertsitatea eta ingurunea errespetatzen dituen sukaldaritzaren zutabeak dira. Elikagaiak ekoizteaz gain, paisaiari eta landa-bizitzari eusten laguntzen du, horiek funtsezkoak direnak gure kultura gastronomikoa babesteko.
Tokiko eta sasoiko produktuak lehenesten dituen gastronomiaren alde egiteak kalitatea bermatzeaz gain, gure ingurunea eta ekonomia ere babesten ditu. Izan ere, familiako nekazaritzak eta abeltzaintzak, arrantza tradizionalarekin batera, elikagai freskoak eta osasungarriak eskeintzen dituzte, ingurumen-inpaktua murriztuz eta tokiko enplegua sortuz.
Gastronomia jasangarriaren ikuspegi horrek hazten jarrai dezan, funtsezkoa da guztiok inplikatzea. Tokiko produktuen kontsumoaren onurei buruzko hezkuntza eta sentsibilizazioa funtsezkoak dira produktuen kalitatea eta ekoizpenaren atzean dagoen ahalegina baloratzeko. Elikagaiak nondik datozen jakitea eta elikagaiak modu iraunkorrean ekoizten dituztenei laguntzea funtsezko ekintzak dira sare hori indartzeko eta lehen sektorea bizirik mantentzeko.
Hazi Fundazioak sustatutako GASTRO HAZIAK eskola-lehiaketa bezalako ekimenek aukera ematen dute belaunaldi berriak lehen sektorearekin konektatzeko eta gastronomia jasangarriaren garrantziaz jabetzeko.
“Gastronomia iraunkorraren alde egitea gure ingurunea, osasuna eta etorkizuna zaintzea da, hori guztia plater bakar batean”