GABONETAKO EROSKETETAN OPARIRIK ONENA: ZURE ESKUBIDEAK BALIATZEA.

Gabonetako erosketetan oparirik onena: zure eskubideak baliatzea.

Gabonak bueltan dira: kaleak argiz betetzen diren, familiak elkartzen diren eta opariak maitasuna erakusteko modu bihurtzen diren garai magiko hori.

 

Baina, ilusioarekin batera, denboraldi honetan gero eta erosketa gehiago egiten dira, eta horrek gastu handiak eragiten ditu, eta, batzuetan, festa-espiritua zapuztu dezaketen arazoak ere bai: itzulketa zailak, produktu akastunak, inoiz iristen ez diren online erosketak… Gainera, pertsona askok kontsumorako kredituetara jotzen dute data horietako gastuei aurre egiteko; eta laguntza puntuala izan badaiteke ere, funtsezkoa da kreditu bat onartzeak dakartzan eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

 

Egoera horietan guztietan nola jokatu jakiteko, aliatu onak ditugu kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetan (KIUB). Kontzientziazio kanpainetatik hasi eta gatazkak konpontzeko laguntzaraino, bulego hauek zure esku dagoen funtsezko baliabidea dira Gabonez gozatzeaz bakarrik arduratu zaitezen.

 

Izan ere, Gabonak oroitzapenak sortzeko garaia da, ez kezkak. Beraz, oraingoan, eman iezaiozu zure poltsikoari, denborari eta lasaitasunari aparteko opari bat: informa zaitez, kontzientziaz jokatu eta, batez ere, gozatu zure interesak zaintzen dituzten baliabideak eskura dituzula jakinda.

 


«