

Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, ez dugu ahaztu nahi kolektibo honetako pertsona askok bizi duten errealitatea, nahi gabeko bakardadea.
Zahartzarora iristean bakarrik sentitzen diren adinekoak, hainbat arrazoirengatik: konpainiarik gabe bizitzeagatik edo alargun geratzeagatik, mendekotasun-egoeran dagoen bikotekidea zaintzen egoteagatik, harreman sozial askorik ez izateagatik…
Egoera horiek tristura eta larritasuna eragiten diete; eta, gainera, kontuan hartzen badugu bakardadea tabutzat hartzen dela gaur egun ere, kosta egiten zaie gainerakoen aurrean nola sentitzen diren transmititzea, eta egoera hori muturreko mugetaraino mantenduz gero, beraien osasun fisiko eta psikologikoan eragin dezake.
Sektoreko erakundeek eta profesionalek gero eta arreta handiagoa jartzen diote errealitate horri. Era berean, Euskadi Lagunkoia Sareko udalerriek “Bakardade-egoerei heltzea” erronka planteatu behar izan dute 2024. urte honetarako.
Nagusien Etxeek, adinekoentzako erreferentziazko zentroak izanez, zeregin garrantzitsua dute nahi gabeko bakardadearen prebentzioan eta detekzioan. Beste gizarte-eragile batzuekin koordinatuta, herritarrak errealitate horretan sentsibilizatuz eta inplikatuz, eta bakardade-egoera horiei aurrea hartuko dien zahartze aktiboa sustatuz.
Ez dugu ahaztu behar pertsona bakoitza desberdina dela eta bere bizitzeko eta egoera desberdinei aurre egiteko modua duela. Pertsonarengan oinarritutako arreta-eredu batetik, adineko pertsonen bakardade-egoerei erantzun diezaiekegu, entzumenaren, babesaren eta laguntzaren bidez.