1991-2016: 25 urtez ikasten, hazten, eboluzionatzen

25 urte

Ilusioz eta ausardiaz beterik Ortzadarren abenturari ekin genioenean atzo izan zela ematen du. 25 urte hauetan zehar gauza asko bizi ditugu. Esperientzia bakoitzetik ikasi dugu, halaber, pertsona eta erakunde garen heinean ere hazi gara.

Urtebetetzeetan ezinbestekoa da hausnarketa egitea, eta gure kasuan harro egon ahal gara, ospatzeko arrazoi asko baitugu .

Hainbeste urte pasa ondoren gure ametsei eusten jarraitzen dugula ospatu nahi dugu; beti gizartean, kulturan eta ingurunean mundu jasangarri bat lortzearen alde. Noizbehinka iparra ez galtzea zaila egin zaigu, hala ere jo ta ke gaude. Xede horrek  gure lan-modeloa zehazten du, horrez gain,  gure proiektuen eta lankideen arteko lokailua ere bada.

Gero eta entitate eta pertsona gehiagok gure ametza partekatzen dute, denak desberdinak, baina  helmuga amankomun bat izanik; pertsonei erreparatzea mundu hobeago baten mesedetan.

Bakarrik laguntza eta sinergia landuz lortuko dugulako kontzientzia garatuagoa daukagula ospatu nahi dugu. Pertsonengatik, pertsonekin eta pertsonentzat lan egin behar dugu, hots, beraiek gabe gure ametsak ez baitu zentzurik.

Iraganari begiratzen badiogu, arrazoi ugariengatik, erakundeei eta pertsona asko eta askori eskerrak eman beharko genizkiela ospatu nahi dugu.

Batez ere, sinisten jarraitzen  duguneko bidean irauteko aukera daukagula ospatu nahi dugu. Betiko eta gaurko erronkei, beti, erantzun berriak ematen.

Abestiak zioen bezala, arrazoiak soberan dauzkagu, horregatik, 2016an ospatzen ari gara, eta zurekin ere  ospatu nahi dugu, 25 urtek merezi dute eta.

Eskerrik asko gure ametsa partekatzeagatik.

Eskerrik asko gurekin amesten jarraitzeagatik.


«

Utzi erantzuna