Euskaraz Bikain!

Kókyanguriti pertsonak sortu zituen lurralde ezberdinetako koloreekin. Horia, gorria, zuria eta beltza. Sotuknangek mihia eman zien, kolore bakoitzari bat eta haien arteko desadostasunei errespetua zabaldu zuen. 

Hopien liburua

Ortzadarren zoriontsuak gara, orain dela gutxi, Gasteizen euskararen kalitate ziurtagiria jaso genuen, urrezko Bikain. Guretzako sari hau, ez da soilik sari bat, baizik eta partekatutako konpromiso baten emaitza da.
Horregatik, gure “Bikain bizitzaren” pasarteak hiru hitzetan kontatu nahi dizuegu.

NORTASUNA
Euskara gure hizkuntza da, gure kultura, mundua ulertzeko modua bat da, horrela bizi gara… euskara gure izaera da. Egon behar ginen eta nahi genuen egon.

HOBEKUNTZA
Bikain, euskararen presentzia gure bizitzan hausnarketa egiteko aukera eman digu, erantsitako balioa jaso dugu, egiteko modu berriak sortu ditugu, eta gainera euskararen presentzia gure laneko egunerokotasunean areagotu dugu modu normal batean.

JASANGARRITASUNA
Jasangarritasuna gure bizitzaren euskarri bat da, baina gainera gure kasuan, gure lana da. Euskara, jasangarritasunarentzat giltza da eta gure espeziarentzako biziraupena. (ez, ez gara harrotu, jarraitu irakurtzen).
Gure biziraupena lurreko bizitzaren aniztasunean datza. Erantzuna ez da soilik espezien aniztasunean ematen, landareetan, animalietan eta naturako ekosistemetan (biodibertsitatea); baizik eta gizartean dauden kultura eta hizkuntza aniztasunetan ere. (di-versidad cultural y lingüística).

Jendeak planetari buruz dakiena, landareei eta animaliei buruz eta ekosistema ezberdinei buruz, hau da; zelan bizi eta biziraupena. Ia guztia, giza kulturan eta hizkuntzan kodifikatuta dago, eta beste zati txiki bat aldiz, literatura zientifikoan kodifikatuta dago. Ezagutza guzti honen igorpena eta zaintza funtsezkoa da gure espeziarentzako. Hizkuntza bat galtzen denean, guztiok galtzen dugu, gizateriarentzako atzera pausu bat da, ezagutza galera izugarria.

Hiru hitz hauei, laugarren bat gehitu behar zaio KONPROMISOA, Bikain euskararekiko konpromisoa bultzatu, nabarmendu eta enpresa barrutik zein enpresatik at lagundu gaitu.
Bukatzeko bi aipamen: Gure guraria, guztion artean euskararen normalkuntza eraikitzea eta bultzatzea jarraitzea da. Bukatzeko eskerrik asko handi handi bat bidali nahi dizuegu, parte hartu duzuen guztioi eta parte hartzen jarraitzen duzuen guztioi. Gure “Bikain bizitza” errealitatea izan dadin.
Eskerrik asko!


«

Utzi erantzuna