Euskaraldia Ortzadarren

EUSKARALDIA ORTZADARREN

 

Ortzadarren betidanik izan dugu euskararekiko konpromisoa, hori dela eta, 2010ean Bikain ziurtagiri Beltza lortu genuen gure urte askotako lanaren sari bezala. Hau, bidearen hasiera baino ez zen izan, eta jo eta ke lanean jarraitu dugunez (barne- harremanetan, kanpo- harremanetan…) 2015ean Urrezko Bikain ziurtagiria lortu genuen.

Urte hauetan zehar euskarekin lotutako hainbat ekintza martxan jarri ahal izateko, eta lankideen artean euskararekiko konpromisoa sendotzeko, 2009tik Euskara Batzorde bat dugu Ortzadarren.

Batzorde hau sortu zenetik Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduak 3an ospatzen dugu, hala ere lehendabizikoa da gure lanean, familiarekin, lagunekin euskara zaindu eta maitatzea.

Aurten, Euskaraldia oso proposamen erakargarria iruditu zaigunez, guk ere gure “Ortzadar Euskaraldia” ospatuko dugu Abenduaren 3tik 21era lan- harremanetan euskararen erabilera sustatzeko. Bakoitzak bere ohiko inguruan egitea proposatzen dugu: ekipamendu eta zerbitzuetan, hornitzaile eta bezeroekin, erabiltzaileekin…

Horretarako Ahobizi edo Belarriprest bezala identifikatuko gaituen guk egindako txapa bat eramango dugu. Jai hau ospatu arren, ez ahaztu, euskaraz urteko 365 egunetan hitz egitea ezinbestekoa dela.


«