Azaroak 25, GuztiOn konpromisoa

Azaroak 25, GuztiOn konpromisoa.

 

Ortzadarreko langileok gure ahotsa altxatzen dugu emakumeenganako indarkeriaren kontra.

Badakigu, emakumeenganako indarkeria desberdintasunean eta generoaren diskriminazioan sortzen dela, eta bizitzaren eremu guztietan gertatzen da.

Aurten, azaroaren 25 eguna dela eta, Emakunderen kanpaina ‘Gizonok esan eta egin’ lankide guztioi zabaltzen pauso bat aurrera eman nahi izan dugu.

Ortzadarreko gizonek eta euren ingurumenekoek berdintasunarekin egunerokotasunean konpromisoak ezar ditzaten. Euren jokaerak ikuskatzeko eta euren pribilegioak uzteko konpromisoa har dezaten baita jarrerak eta akzioak har ditzaten emakumeek eskubidez dagokien berdintasunezko posizioa hartzeko.

Helburu hau lortzeko ematen dugun pauso bakoitza, emakumeenganako indarkeria errotik kentzeko, pauso bat izango da.


«