AZTERTU APP

AZTERTU APP

AZTERTU programak tresna berri hau jarri du abian, parte hartzen duten taldeek eta pertsonek ingurumen-hezkuntzako kanpainetan “feedbacka” errazago egin dezaten.

Aplikazio horren bidez, erraz jaso ahal izango dira AZTERTU programa osatzen duten kanpainetako edozeinetan egindako azterlanen emaitzak.

 

AZTERKOSTA: kostaldeko tarte bat aztertzeko aukera ematen du (hondartza, portua, itsaslabarra…)

IBAIALDE: ibai-tarte bat aztertzeko (ibaia, erreka…)

NATURA: edozein ekosistemaren azterketa (basoa, belardia, harkaitza, padura, hezegunea…), biodibertsitatea eta habitataren kontserbazio-egoera bereziki azpimarratuz.

 

Tresna erraza eta oso erabilgarria da parte-hartzaileentzat, eta, gainera, egungo galdetegiak baino ikusgarriagoa eta erakargarriagoa da. Horren bidez, datuak in situ bete ahal izango dira, natura betean gauden bitartean, argazki-kamera aktibatu, mapan dugun posizioa geolokalizatu, etab.

Nolanahi ere, aplikazio honen helburua ez da paperezko galdetegiak ordezkatzea, baizik eta formatu analogikoa osatuko duen aukera berri bat eskaintzea.

Edozein zalantza argitzeko, aplikazioaren ERABILERA-GIDA kontsulta daiteke, eta, beti bezala, AZTERTUko koordinazio-taldea pozik egongo gara sor daitekeen edozein galdera argitzeaz.

aztertu-programa.com

Ez da beharrezkoa ezer deskargatzea, nabigatzailearekin sartzen da…


«