LILITH KODEA – Scape Room

Ihes-joko dibertigarria, emakumeek gizateriaren aurrerabidean duten papera balioetsi nahi duena

Emakumeek lortutako lorpen historiko asko ezkutatu edo alde batera utzi ditu tradizioz matxista izan den gizarte batek.

Beraz, mugarri zientifiko eta sozial horien atzean dauden emakumeak ahaztuak izan dira edo ez dira ezagutu ere egin.

LILITH KODEA ihes-aretoak abentura bat eskaintzen du, eta helburua elkarlaneko ikaskuntza-prozesu baten bidez lortu beharko dugu. Era berean, formatu erakargarriko joko bat da, edozein herri edo ikastetxetara eraman eta hurbiltzeko aukera ematen duena.


«