Badator Euskaraldiaren bigarren edizioa!

Badator Euskaraldiaren bigarren edizioa!

“Azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzera goaz, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko.”

Ortzadarren, Euskaraldian parte hartuko dugu barne eta kanpo ariguneen bitartez. Euskararekiko gure konpromisoa gizartean islatu nahi dugu. Honela, euskararen aldeko kontzientziazioa lankideen artean indartu eta bultzatzen dugu.

Duela 2 urte gure euskaraldi propioa antolatu genuen eta aurten Euskaraldi kanpaina orokorrera gehitu gara. Bakoitzak bere ohiko inguruan euskaraz bizi dadin: lantokietan, ekipamendu eta zerbitzuetan, hornitzaile eta bezeroekin, erabiltzaileekin….

Ohiturak aldatzea ez da egun batetik besterako lana izaten. Horregatik, laneko egunerokotasunean hainbat ekintza egin ohi dugu. Euskaraldiarekin hizkuntza-ohiturak aldatu nahi ditugu, euskara gure bizitzan presentzia handiagoa izateko lanean zein aisialdian.

Oraintxe, norbanakoen izen ematearen txanda da https://izenematea.euskaraldia.eus/ en egin daiteke erraz asko! Izan gaitezen belarriprest edo ahobizi, eta eman ditzagun aurrerapausuak euskararen erabileran!

Prestatu ditzagun geure buruak eta entitateak, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko!

Informazio gehiago nahi izanez gero HEMEN


«