Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Aurten, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, pandemiak markatu du. Osasun-larrialdiko egoerak eta COVID-19ren kutsatzeak kontrolatzeko eta saihesteko neurriek eragina izan dute eta mugatu egin dituzte aldarrikapen- eta oroitzapen-agendak.

Era berean, neurri horiek indarkeria-egoerak bizitzen ari diren emakumeei eragin diete, eta, ondorioz, arriskua areagotu egin zaie. Martxoan bat egin genuen Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko zerbitzuak konfinamenduan zabaltzeko abiarazitako kanpainarekin. Halaber, oinarrizko online prestakuntza bat planteatu genuen Lilagunen esparruan (Uribe Kostako ahalduntze-eskola). Bertan, jarraibideak eman genizkien inguruko emakumeei, indarkeriaren biktimak ziren emakumeak beren ingurune hurbiletan detektatzeko eta laguntzeko.

Orain, erakundeek abiarazi dituzten kanpainekin bat egin nahi dugu. Aurten, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria ikusarazi nahi da, beste hezkuntza bat duten belaunaldiak dira  eta salatzea gehiago kostatzen zaie. Garrantzitsua da indarkeria ezkutua ikusaraztea.

Begiak eta zentzumen guztiak irekita eduki behar ditugu. Adi egotea indarkeria matxista bere forma guztietan eta bizitzako esparru guztietan identifikatzeko. Ekintzara pasatzea hura desagerrarazteko.

Ortzadarretik adin-profil guztietako biztanleekin egiten dugu lan, gizarte-aldaketarako eragileak gara. Horrek funtsezko posizio batean jartzen gaitu. Funtsezkoa da gure konpromisoa berdintasunezko gizartea eraikitzeko, indarkeria matxistarik gabe.

Eta zu? Konprometitzen zara?


«