Erakunde-garapena posiblea da!!

Joan den asteartean, urtarrilaren 17an, EHUko Psikologia Sozialeko katedradun emeritua den Sabino Ayestaranek bere azterlana “Berrikuntza taldeak erakunde-garapenerako tresna gisa”ren emaitzak aurkeztu zizkigun. 2014 urtean zehar parte hartu genuen azterlan honetan. (http://es.slideshare.net/innobasque/presentacin-sabino-upv-ehu).

Jardunaldian gure esperientziak beste entitate batzuekin partekatzeko aukera izan genuen. Ortzadar, Novia Salcedo fundazioa, Artez Euskera, Kale Dor Kajiko elkartea, Gazteizko Udala eta baita Etorkintza Fundazioak ere hitz egin genuen ikasitakoaz, erakundean eta pertsonengan ikasitako horren eraginaz, izandako lorpenaz, eta baita norberen erakundeetan martxan jartze prozesuan eta berrikuntza talde garapenean aurkitu ditugun zailtasunaz ere.

Kopia - SecundariaGure kasuan, lantalde metodologia berriko proposamen hau garatzea erabaki genuenean, ilusioz egin genuen, eta, nahiz eta zenbait ziurgabetasun eduki, Innobasque, Sabino Ayestarán eta bere taldearen formazioa eta aholkularitzari esker aurrera jarraitu genuen.

Gaur egun ezin dugu gusturago sentitu. Metodologia berri honen bidez diziplina anitzeko taldeetan lan egiten, enpresaren area guztiak barneratuz lan esparruak sortzen, lankide bakoitzaren ekarpenak integratzen, lantalde tresna berriak erabiltzen eta lidergo estilo berriak garatzen ikasi dugu. Pertsona, talde eta erakunde garen aldetik hobetzen lagundu gaitu.

Amaitzeko, urtarrilaren amaieran, berrikuntza talde bakoitzak beraien lanen emaitzak eta, batez ere, esperientziaren bizipenak aurkezteko ekitaldi bat antolatu genuen. Ikasten jarraitu, hobetu eta integratu beharrekoa partekatu, eta, garrantzitsuena, parte-hartzaile guztion egindako esfortzua  aintzat ezagutzeko era ederra izan da. Ekitaldiaren amaieran, nola ez!, lunch bat antolatu genuen, pasadizo eta barrez beterik.

Ondorioa: erakunde-aldaketa posiblea da. Ibiltzen hasi gara, baina bide luzea dugu oraindik aurrean.

2015 urtearako… gehiago nahi dugu!

Gehiago jakin nahi baduzu gurekin jarri kontaktuan. Esperientzia onak partekatzekoak dira. Partekatzen diren esperientziak berriro bizitzen direlako.


«

Utzi erantzuna