EMANALDIA 2015

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, otsailaren 7an Aztertu 2014 sariak banandu zituen Donostiako Aquariuman. Ekitaldian, Amaia Barredo; Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria, Vicente Zaragüeta; Donostiako Aquariumeko presidentea eta Esther Irigarai; Aquariumeko zuzendaria izan ziren, 150 pertsonarekin batera: ikasle, irakasle eta familiak.

 Ortzadar SLk antolatutako ekitaldi honetan, Azterkosta eta Ibaialde lehiaketen kategoria desberdinetako, argazki eta marrazki modalitate barruan, 16 irabazleei eman zitzaien saria. Bestalde 2 taldek aipamen berezia  jaso zuten, batek hainbat urte parte hartzeagatik kanpainetan, eta besteak III. Ekinaren Astea irabazteagatik.

«Zuek zarete jada ongi ezagutzen dituzuen ibai, ur eta kostaldeez gehien gozatu behar duzuenok, eta jakin badakizue, zuek egindako lan eta azterketei esker, zerk eragin diezaieketen eta horiek nola zaindu eta manten daitezkeen egoera onean» adierazi zien Oregik bildutako neska eta mutilei.

AZTERTU programa 1992an jarri zen abian Euskal Autonomia Erkidegoan, Azterkosta izena zuela, itsasertzaren gaineko ingurumen-hezkuntzarako COASTWATCH Europako programa gurera ekarrita. Gerora, Ibaialde programarekin egin zuen bat, Euskadiko ibaien egoera ere aztertu ahal izateko.  Aztertu programak aukera ematen du Euskadiko itsasertzaren eta ibaien egoerari buruzko balorazio orokorrak egiteko, iritziak eta ideiak emateko, arazoak hautemateko, babestea interesgarri iritzitako arloak proposatzeko eta ingurunearen ezagutzan eta hobekuntzan lan egiteko. Aldi berean, modalitate eta kategoria anitzeko lehiaketa batean parte-hartzea ahalbidetzen die gazteei, inguruneari buruzko sentipenak adierazteko.         

Ekitaldiaren zehar erakustaldiak ere izan ziren eta amaitzerakoan Aquariuma bisitatzeko aukera izan zuen jendeak.


«

Utzi erantzuna