Jasangarritasunerako Hezkuntzarako IV. Jardunaldiak

2015eko azaroaren 26, 27 eta 28an Jasangarritasunerako Hezkuntzarako Euskadiko IV. Jardunaldiak ospatu ziren Bilbon, “Hezkuntzarako eta jasangarritasuna etorkizunera begira” lema oinarrituz. Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Hamarkada amaitu ondoren, jardunaldi hauek agertoki ezin hobea dira denboraldi honetan egindakoa baloratzeko, izandako esperientziak elkartrukatzeko, eta batez ere, antzinako bidai kideak agurtzeko.
Hiru egun gogor hauetan, Aichi-Nagoyan konferentzian garatutako Munduko Ekintza Planak (MEP) ezartzen dituen hainbat gai landu dira. Lan-ildo hauek, egiten ari den Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiaren oinarriak dira.
Ortzadar S.L. ek lan bizia egin du jardunaldietan. Alde batetik mahai-inguru batean hartu du parte, non profesional desberdinekin, hezkuntza formala eta ez formalen artean dauden sinergiak eta modu egonkor batean nola landu elkarrekin, eztabaidatu baita. Bestalde, erakunde barruko Batzorde Zientifikoaren partaidea izan da.


«

Utzi erantzuna