Martxoak 8. Behatu+antzeman+lan egin, baterako hezkuntza araua.

Hilabete honetan, martxoak 8a berriro bizi izan dugu, eta emakume eta gizonen arteko benetazko berdintasunera heltzeko, oraindik bide luzea geratzen zaigula jakin badakigu. 70 urte, hain zuzen ere, Vera Jurova, Europako berdintasun komisario arduradunaren hitzen arabera. (Europar Batasunari dagokionez soilik, munduko beste lurraldeetako errealitatea hobe ez aipatzea).
Hau ikusita, lanean jarraitu behar dugu, zoritxarrez, etorkizunean berdintasuna lortzeko. Eta giltza horretan datza: berdintasunean eta berdintasunerako hezi.
Horregaitik aurten, Emakundek neskeei zein mutileei egunero bidaltzen dizkiegun mezu sexistetan begirada jartzeak poztu gaitu. Gure esparruan, hezkuntza eremu ez formalean, egunero ikusten dugu, gure gazteen portaera eta jardueretan, oraindik ere belaunaldi berriak desberdintasunean hezitzen direla. Eta txarrena zera da: beraiek ez dutela ikusten, ez direla ohartzen, azken finean “ametsezko berdintasun mundu batean” jaio izan direlako. Haientzat, desberdintasuna iraganeko gauza da, gainditutakoa, desagertuta. Honen aurrean gure kezka adierazi nahi dugu irratian entzundako amama baten hitzez: “Guztiok gara berdinak legez baina eguneroko bizitzan ez”.
Honek guztiak, gure martxoak 8ko arima, gure aldarrikapen zaina berpiztu dizkigu, eta gogo eta ilusio osoz esperientzia ederran gaude sartuta: baterako hezkuntza, hezkuntza ez formala eremuan.
Eta honetan gabiltz. “Berdintasuna” sortzen, berez ateratzen ez zaiguna desberdintasunean “hazi” garenoi. Esfortzu handiagoa behar dugu, gainera, neska-mutilekin lan egiten dugunok. Joera orokorraren kontra joan behar da, lan handia eskatzen du, benetazko berdintasun helmugara denok batera heltzeko, nahiz eta desberdintasunerantz bultzatu behin eta berriro haize bortitzak.
Prozedura erraza eta, aldi berean, izugarri konplexua da: jarraitutasuna eta nahitasuna. Hauek dira genero ikuspuntutik lan egiteko oinarrizko elementuak. Horregaitik, oinarrizkoen eta beharrezkoen alde egin dugu apostua nahiz eta eusteko zailena izan: behatzen ikasi – antzeman – lan egin.

Errealitateari genero kontzientziaz behatu, begirada zorrotzez. Ikusitakoa aztertu, desberdintasunak eta genero estereotipoak antzemateko. Berdintasunaren alde lan egin eta aipatutako estereotipoak apurtu.
Begirada mantentzeko, gure ohiko lanean nahitasuna jartzeko, jarraipena izateko, gure mahaien gainean dekalogo bat izan behar dugu, egunerokotasunean behatu, antzeman eta lan egiteko beharra oroitzearren.

Martxoak 8ko egun honetan, oroitu, aldarrikatu eta gure konpromisoa berritu nahi dugu, beste 70 urte beharrezkoak ez izateko emakumeak eta ginzonak berdiontasunean bizi ahal izeteko. Hainbeste ez dugu itxaron nahi etagainera ezin dugu.
Horretarako, egunero betaurreko lilak jantzita lan egingo dugu; egunero berdintasunean hezituko dugu, egunero, baterako hezkuntza landuko dugu. Egun guztiak martxoak 8 izan daitezen.
Zure laguntza espero dugu.


«

Utzi erantzuna