Maiatzaren 24a: Europako Parke Naturalen eguna

 

Maiatzaren 24a: Europako Parke Naturalen eguna

Europako Parke Naturalen eguna maiatzaren 24an ospatzen da, orain dela mende bat baino gehiago Suedian gauzatu zen Europako lehen parke nazionalaren izendapenaren datarekin bat eginik. Ospakizun honen helburu nagusia babestutako natur guneen garrantzia azpimarratzea da.

Bizkaiko eta Arabako parke naturalen parketxeetatik urte asko daramatzagu ingurumen hezkuntzaren arloan lanean, gizarte honetako pertsona kopuru handienari gure mezua helarazteko asmoarekin; kontzienteak baikara ingurumen hezkuntza, arlo pertsonalean eta sozialean eraldatzeko tresna garrantzitsua dela.

Hezkuntza lan honen ikuspuntua aldatzen joan da, izan ere, denbora luzez ingurumen hezkuntza ingurumen arazoen ezagutzan, sentsibilizazioan eta kontzientziazioan oinarritu baita eta jendea askotan informazio horren hartzaile soila izan da. Baina gaur egun ingurumen hezkuntza paradigma berri batean kokatzen da, non pertsonak, behin beharrezko tresnak izanda (jarrera, ezagutza, baloreak…), ingurumenaren aldeko ekintzak egitera sustatzen den.

Parketxeetatik hezkuntza-etapa guztietara zuzendutako hezkuntza programa zabala diseinatu dugu, baita publiko orokorrarentzat dinamizazio programa anitza ere (ibilbide gidatuak, tailerrak eta irteerak adituekin, eta abar). Espero zaitugu, ziur harrituko zaitugula!


«