Ortzadar eta GJHak. Gogoeta topaketak

Ortzadar eta GJHak. Gogoeta topaketak

 

Ortzadarrek urtero antolatzen duen Ezagutzaren Kudeaketari buruzko Barne Jardunaldiaren barruan, 2023an, Garapen Iraunkorreko Helburuek gure erakundean eta gure proiektu eta zerbitzuetan egunero egiten dugun lanean duten zereginari buruzko azterketa eta gogoeta egin dugu.

Jardunaldi hau joan den martxoaren 23an izan zen, erakundeko arlo eta zerbitzu/proiektuen ordezkari ginen 40 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin.

Hainbat lan-dinamikatan parte hartu genuen, eta, bertan, ildo horretako ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izan genituen. Gainera, Gema Celorioren (Hegoako Hezkuntza Teknikaria, UPV-EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua) lankidetza izateko aukera izan genuen. Hark hezkuntza eraldatzailearen dimentsio desberdinak azaldu zizkigun, eta hezkuntza aldaketa sozialerako estrategia gisa planteatu zuen. Estrategia horrek pertsona kritikoak eraikitzen lagundu behar du, eta pertsona horiek gaitasuna izan behar dute, banakako eta taldeko erantzukizun bikoitzetik abiatuta, sistema hegemonikoari aurre egiteko, krisi ekologikoa iraultzeko eta bizitzaren iraunkortasunaren alde egiteko.

Topaketa honek esperientziak, zalantzak, kezkak eta abar partekatzeko balio izan digu, bai eta gure eguneroko lana eta gure erakundea nola hobetu dezakegun hausnartzeko ere, Garapen Iraunkorreko Helburuekin hobeto lerrokatzeko.

Horren guztiaren azken helburua da garatzen ditugun proiektu eta zerbitzu guztietan eragin positiboa izatea, eta Ortzadarretik lan hori

 MUNDU IRAUNKORRAGO BATERANTZ egitea.


«