Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

 

Aldarrikatzeko eguna. Agertzeko eguna. Ospatzeko eguna.

 

Emakumeen eta gizonen berdintasuneko kotetan aurrera egingo dugu. Emakume (gure amak, gure amonak eta haien arbasoak) askoren ahaleginari eta konpromisoari esker hona heldu gara; eta lortu duten aurrean ezin dugu amore eman ezta milimetrorik ere.

Baina oraindik asko geratzen gara benetazko berdintasuna heltzeko. Soldata-desberdintasuna, zaintze banaketa desberdina, erabaki-lanpostuetako emakume presentzia urria eta emakumeenganako indarkeria, … existitzen eta jarraitzen duen desberdintasunaren adibide argiak dira.

Eta aurreratzeko norberaren konpromisoa ezinbestekoa da. Bakoitzaren aldaketa txikiek aldaketa sozial handiak sor ditzakete.

Ortzadarren martxan jarriko gara. Pertsona bakoitzak akzio bat abian jartzeko konpromisoa hartu du. Bere lanpostuan, bere familian, bere ingurunean. Banaka azalduko dugu zer egin dezakegun berdintasunezko gizartea lortzen laguntzeko Nahiz eta akzio txikiak izan, jarrerak, jokaerak, denek gehitzen dute lortzeko.

Hurrengo link-en gure lankideen KONPROMISOAK agertzen dira. Nork bere harri koskorraz, hondartza batzen dugu. Pausoka-pausoka aurrera goaz, beti berdintasunarantz.

 


«