ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Ondarea: Emakumeen emaria

 

Beste urri bat, eta hamazortzi dira jada, Bizkaian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen ditugu, 50 estaturen parte-hartzearekin 20 milioi baino gehiagok ondarezko elementuak ikustatu ditzakete urtero. Europako gertaera kultural parte-hartzailerik handiena da zalantzarik gabe.

Jardunaldi hauek Kultur ondareari buruzko interesa bultzatzea, herritarrek ezagutzea eta aintzat hartzea dute helburu. Kontu hau oso garrantzitsua da bi arrozoiengatik: Bata banakakoa, gozamenta eta garapen pertsonalari lotuta; eta bestea  erkidegokoa, ondarearen zaintza eta babesean gakoa baita. Ez bada ezagutzen ez da maitatzen, ez bada maitatzen ez da zaintzen.

Aurrekoaz gain, aurten aukeratutako gaia nabarmendu nahi dugu: “Ondarea:Emakumeen emaria”. Emakumearen ekarpena eraikuntza kulturalean garrantzitsutzat jotzeko beharrari erantzuten dion gaia, sujektu aktibo bezala bere parte-hartzea historian zehar ikusgai bihurtuz. Ondarea gainditzen duen eta gaur egungo gizartean, erantzunik gabe dauden kontuei buruz, hausnartzera gonbidatzen gaituen gaia.

Amaitzeko, ondasuna eta gure legatu kulturalaren aniztasuna aurkitzera gonbidatu nahi zaituztegu (baita sekreturen bat ere). Hilabete honetan ezin baduzu egin, ez kezkatu! Zorionez, urtean zehar edozein egunetan goza dezakegu ere.

 

(PROGRAMA) http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/26_9_118__16_0_36_2018ko%20OEJen%20egitaraua-Programa%20JEP2018.pdf?hash=ccd2efc435e10baf2b9022c09e0ae433


«