Barne Komunikazio Munduko Eguna

“Irailaren 30ean barne komunikazio munduko eguna ospatu da…”

Eta ospatzeko modurik onena komunikatuz da

 

Gaur egun, erakundeen osasuna eta erakundeetan gertatzen dena nola komunikatzen den lotuta dagoela ikusten da, Batez ere, erakundeetako pertsonak enbaxadorerik onenak direlako..

Hori dela eta, Ortzadarren, urte batzuk eman ditugu gure ahaleginak barne-komunikazio prozesuak hobetzen eta bi helburu garrantzitsuri erantzuten: kide izateko zentzua eta kideen inplikazioa handitzea.

Hau bermatzeko, talde bat dago, guztion ekarpenak jasotzen dituena eta datozen urterako Akzio-Plana egin dute.

Lehen ekintza eta beharrezkoena, SARE bat sortzea izan zen, kide guztiok parte hartzeko eta informazio-transmisio zuzena ziurtatzeko.

Bigarren ekintza, informazio transmisioa eta ekarpen-bilketa ona izateko erabiliko genituen euskarriak diseinatzea izan zen. Horrela sortu ziren Ortzberri Boletina, lau hilabetean behin kide guztioi bidaltzen dena, eta zerbitzuak eta programak kideen elkarrizketen bidez, esperientzien eta praktika onen adibideen bidez, hurbiltzen saiatzen dena. Komunika, koordinatzaileek haien bileretan erabiliko duten dokumentu bat da. Komunika honek entitatearen gaineko informazioa eta bere egunerokoan gertatzen dena biltzen du, eta lankideen ekarpenak, iradokizunak eta zalantzak jasotzen ditu.


«