Ortzadarrek webgune berria estreinatu du

Orain dela urtebete gogoeta estrategikoko prozesu garrantzitsu bat hasi genuen, eta prozesu horrek gure lan-ildoa sendotzera eraman gaitu, baita balio esanguratsuagoak ere, gizarte-arloan erantzukizuna izateko enpresarena esaterako.

Webgune berria bizi izan dugun prozesuaren zati baten emaitza da, gure ezaugarri bereizgarrien eta identitate korporatiboaren adierazpena.

Funtsean, gure gizarte-konpromisoa eta gure ekarpen garrantzitsuenak partekatzeko baliabidea izatea nahi dugu, baita gure bezeroekiko, laguntzaileekiko eta erreferentziazko komunitatearekiko lotura indartzen laguntzea ere.

Webgunea, erantsita duen blogaren bitartez, gure jardunean, proiektuetan edo ideietan interesa duen pertsonekin, erakundeekin edo edozein agenterekin harremanetan jartzeko eta elkarreragiteko gune bat izatea nahi dugu.

Gainera, sentsibilizazio-tresna gisa erabili nahi dugu, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren inguruko jakintzak eta jardunbide egokiak zabaltzen lagun dezan.

Edozein estreinalditan gertatzen den moduan, gure webgune berrituari buruzko iritziak jasotzeko zain gaude; beraz, webgunea bisitatzen duten pertsona guztiak beren iritzi, iradokizun eta aburuak guri helaraztera animatzen ditugu.

“Iruditu nahi duguna izaten saiatzen bagara lortuko dugu ospea”

Sokrates


«

Utzi erantzuna