Aisialdi ikastaroak: Pertsonak eta gizartea garatzeko motorra

Gure aisialdian egiten ditugun ekintzak, pertsonalki zein neurritan aberasten gaituztenari begira sailkatzen ditugu. Borondatezkoak direnez, hau da, ez derrigorrezkoak, esperientzi pozgarriak dira orokorrean. Honek guztiak zera esan nahi du: eguneroko betekizunak ez bezala, aisialdia oinarrizko beharren gabeko esparruetan garatzen dela; aldiz, norbanako barneko beharrei (lehengoak bezain garrantzitsuak: jakin mina, adierazpena edota sozializazioa) erantzuten dizkiela aisialdiak.

Urrian zehar, udalerri askotan aisialdi ikastaro programak hasten dira. Udalerriko adin guztientzako biztanleriari, herri osoari zuzenduta, ikastaro hauek ez dira soilik gure aisialdi  denbora betetzeko modua, are gehiago, pertsona eta komunitate bezela garatzeko  motorrak dira.

Garapen pertsonala: Bizitza osoan zehar, sormena, kultura eta ikaskuntza. Aisialdi ikastaroek, trebetasun eta ezaguera berriak ikasteko aukera ematen digute. Gaurko gizartean jakin badakigu ikasketak ez direla gure bizitzako epe zehatz batera mugatu behar, aldiz,  garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko makina bat direla pentsatu behar dugu. Etengabeko ikasketak bultzatzen duen gizarteak etorkizunarako funtsezko baloreak lortuko ditu: jakinduria, sormena, berrikuntza…

 Garapen komunitarioa: Sustapena eta kohesio soziala.
Aisialdi ikastaroen bitartez, komunitatearen eta norberaren  errealitate kulturala eraldatzen da. Zerbitzu hauen bitartez, desberdinen arteko erlazioa sustatzen da; beste modu batetan eginda, hainbat ekimen eta interes batzea nahiko zaila izango zen. Laburbilduz, baliabide aktibatzaileak eta integratzaileak dira aisialdi ikastaroak, baita pertsonek dinamika soziokulturalak sortzeko eremuak ere. Errealitateak, sexuak, belaunaldiak zein kultura desberdinak “nahasten” dira, guztion artean errealitate aberatsa eraikiz.

Uste dugu pertsonei ekarpen eta trebetasun berriak ikasteko aukera eskeintzen dietela aisialdi ikastaroek, baina aldi berean, kezkak, kultura ikusmina, giza sarea eta, gehienbat, herritarrei adierazpen askatasunaren aukera ematen diete. Aldi berean, pertsona bera bere gizarte eta kultura munduaren eragile bilakatzen da.

Sinesmen honetatik, Ocioberri plataformak, komunitate eremuan hezkuntzaren joerak aztertzen ditu, eta Ortzadar enpresak eskaintzen dituen ikastaro monografikoekin lotzen da, jende berria erakartzeko asmoz. Aldi berean, erabiltzaileek diziplina berrietara hurbiltzeko aukera izango dute eta, honen ondorioz, interes berriak piztuko zaizkie.Azken finean horixe da lortu nahi duguna, eremu berriak eskeintzea, bizitza osoan zehar ikastea, gure izaera garatzea eta gizarte-kohesioa indartzea prozesu erraza egin dakizkigun.


«

Utzi erantzuna