Vital Zuhaitzak. Gure paisaiaren protagonista biziak

Vital Fundazioak martxoatik aurrera martxan jarritako ekimenaren barruan, ‘Vital zuhaitzak’ izeneko festa ospatu du Gasteizko Florida parkean, ekainaren bukaeran. Ekimen honetan familiak, lagun taldeak eta elkarteek Araba lurraldeko ehun zuhaitzen informazio inguru bildu dute.

Vital zuhaitzak 2019 Vital Fundazioko ingurumenarekiko eta kultura ondarearekiko konpromisoa garatzeko ekimenaren barruan sartzen da.

Kanpainan, parte-hartzaileek zuhaitz jakin bat edo zuhaitz-multzo bat aukeratu, eta zenbait esperimentu egin behar zituzten. Horrela, zuhaitzaren ezaugarri fisiko eta biologikoei, inguruaren kalitateari, klima-aldaketa arintzeko gaitasunari eta ondare material edo ez-materialari buruzko informazioa bildu behar zuten. Gainera, kanpainak 3 lehiaketa desberdinak izan ditu adin guztietako pertsonek parte hartzeko: bideoa, marrazkia eta argazkia.

Lehenengo edizioi honetan, ekimeak arabako 5 udalerri desberdinetan egon dira: Kanpezu, Agurain, Okako Iruña, Laguardia eta Amurrio. 900 lagunetik gora  programa honetan izena eman dute eta 300 motxila zientifiko baino gehiago banatu dira. Ia 100 zuhaitz ikertuak izan dira parte hartzaileen partez. Lortutako datuak, Vital Fundazioak duen web guneko mapa intereaktibo batean batu dira nahi duenak emaitzak eskura edukitzeko.

www.medioambiente.fundacionvital.eus


«