Duela gutxi, “San Juan” Gaua pasa da, eta beraren batera Uda r (nahiz eta aurten ez dirudi) eta opor irrikitatutak datoz. Baina umeek ikastaroko amaiera ospatzen duten bitartean, gurasook gure baliabide guztiak eta ingenioa erabitzen ditugu lanaldia eta umeen egoteko denbora izateko. Udaleku aldia da.
Udalekuek lana eta familia bateragarri egiteko behar soziala hazkorrari erantzuten diote, baina oso garrantzitsua da kontuan hartzea ez direla izango lekua umeak “aparkatzeko”, egitarauak hezteko aisialdia aprobetxatuz baizik. Hildo honetan, Hiri-udalekuei buruz analisi txiki bat egin nahi dugu
UZTARTZEAREN GARRANTZIA. Urterako urtea eskaintza gero eta zabalagoa da, herrialde guztiek udalekuak eskaintzen dituztela esango genuke, horretaz gain, uztartzea erraztasuna emateko, goizeko harrera eta jantoki zerbitzuak dituzte.
ESADAZU ZER GUSTATZEN ZAIZUN ETA ZEIN UDALEKUA DAGOKIOZULA ESANGO NIZUKE. Aukera handia azpimarratu behar dugu: zaldiz ibiltzen ikasteko, ingelesez, sukaldaritzakoak, dantzakoak, kirolez, artistikoak, kiroletakoak , arkeologikoak, robotikazkoak, … Umeek mila moduren artean aukera dezakete oporrak gozatzeko, euren herrian bertan.
aukeratu duzun diziplina ez du garrantzirik, berdin da dantza edo futbola izatea, ikasterako inguru egokia sortzen du, agian, ikasketarik garrantzitsuenak beste batzuk izan daitezen
JOLASTEN IKASI. Oso garrantzitsua deritzogu gozatzen ikastea gure herrian, jolasten ikasi, jostailuekin edo jostailurik gabe, lagunekin, kalean,…”azpertzen naiz” esaldiari “jolastu!” erantzuten zaio
ELKARREKIN BIZI IKASI. Esparruak partekatzen ikasi, nagusien harreta, materialak, jolasak, … jostailu bat eskatzen ikasi, ezetz esaten, gatazka bat konpontzen ikasi, eskerrak ematen edo mesedez esaten, …
EUSKERA GOZATZEKO. Ia udaleku-eskaintza euskaraz da, horrekin eskola-eremutik irtetea lortzen dugu (beharretik at), eta Euskareren erabilera aisialdiarekin lotuz (dibersioarekin)
LAGUN BERRIAK. Mesede gehiago badaude! Udalekuetan esparru-sozializatzaile handia sortzen da. Eskola edo herriaren desberdineko edo umeek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera izan dute, adiskidetasun-sare berriak sortuz.
Lehen aipatu dugunarekin, hiri-udalekuak goraipatu nahi ditugu, uztarte-beharraren erantzuna ematen dutelako, jolasean, elkarbizitzan eta gure ingurunetik hurbilenaren gozamenean oinarritutako heziketa-proposamenetik
Uda ona uda zoragarri bihurtzen da udalekuetan lagunekin abentura-piloa bizi ditugunean!