Ikastetxera oinez !

Ikastetxera oinez! Eskola-bide seguroak duen garrantzia

 

Orain dela urte gutxi, ikastetxera oinez joatea normala zen. Gaur egun, zoritxarrez, ez da hain arrunta, gurasoek umeak ikastetxeko sarrera bertaraino autoz eramaten dituzte.

Honek ondorio txarrak sortu ditu haurren biztanlerian, esate baterako kutsadurarekin lotutako gaixotasunak, heuren autonomiaren murrizketa edo beste umeekin sozializazio gutxiago.

Ikastetxera oinez joateak ematen dituen onurak berreskuratzeko, herri eta hiri askotan ekimen pilo bultzatu dira (gure erkidegoan Urdulizen, Balmasedan edo Gernikan); honek ohitura osasuntsu hau berrartzeko garrantzia frogatzen du

Autonomia pertsonala, heziketa fisikoa eta umeen artean sozializazioa bultzatzeaz gain, ikastetxera oinez joateak autoen kopurua, zarata eta guneko kutsadura murrizten ditu, eta era berean ikasleen sugurtasuna handitzen da eguneroko ibilbideetan.

Bestalde, segurtasuna bermatzeko beharrezkoa da helduek ingurumena eta zirkulazio arauak errespetatzea eta gizalegearen kontrako jokaerak saihestea. Komunitateak, gero eta ikasle gehiagok ibilbidea oinez egiteko, jokareak, motibazioak eta beharrezko ohiturak sortzeko implikatzean datza; eta honela, auzo-bizikidetasuna sustatuz eta haurren biztanleariaren konfidantza eta autoestima finkatuz, era berean, erlazio sozialak eta bere ingurumenarekiko erlazioak indartuz.

Azken finean, ekimen-mota hauek herri edo hiri jasangarriagoak garatzen laguntzen dute, pertsonetan eta espazio publikoen erabilera adeitsuago eta seguruagoan ardaztuak.

Eta gainera txikienei ,bere garapen pertsonalerako, funtsezko onurak emanez egiten du. Zer gehiago eska daiteke?


«