“Ortzberri, Ortzadarreko langileen elkarlanari esker aurrera doan komunikazio erreminta” | Ortzadar

“Ortzberri, Ortzadarreko langileen elkarlanari esker aurrera doan komunikazio erreminta”

Eta irailaren 30ean Nazioarteko Barne Komunikazioaren Eguna ospatzen jarraitzeko modu bat

Gertutik Ortzadarrek kudeatutako zerbitzu eta programak ezagutu ditugu, euren lana egunero betetzen duten pertsonen eskutik. Adibide bezala Berangoko Burin Hesiaren Oroimenaren museoa, Bilboko Itsas Museum-eko Port Center, Urkiolako Parketxea, Karpin Fauna edo la Ugao-Miraballeseko progamazio kulturala.

Jon, Julia, Esther, Roxana edo Jon Imanol ezagutzeko aukera izan dugu ere bai. Aurrera eramaten duten eguneroko lanaz gain (barne komunikazioko lantaldean, berdintasunean, ikasleen kontsumorako hezkuntzan edota ingurumen hezkuntzan) dituzten zaletasunak, proiektuak… guztiokin partekatu dituzte.

Ortzberri informazioaren transmisioa eta langileen ekarpenak bermatzeko erreminta bezala jaio zen, Ortzadareen lan egiten dugun pertsonak komunikazio on baterako enbaxadoreak izango ginelako erabateko ustea bait geneukan. Lehenbiziko alea 2017ko ekainean argitaratu zenetik, langileak izan dira hurrengoko aleak idazteko giltza. Horrela, Ortzberri hazi eta garatu egin da, bai edukien aldetik, bai formatu eta bolumenean.

Gutxi balitz, azkeneko alean sekzio berri bat gehitu zaio argitalpenari, non langileek euren hobbyak, ekarpen pertsonalak eta pasioak… ezagutzera emateko aukera duten. Adibide bezala Txutxiren kasua, zeinek Aerografiarekin goxatzen duen.

Amaitzeko, jakitera eman nahi dugu Ortzberri hain harrera positiboa izan duela, non argitaratuko den ale bakoitza webgunean ere eskegiko dela. Ortzadar osatzen dugun pertsonen begien bitartez gure lana ezagutarazteko eta esparru gehiagora heltzeko modu bat.


«