Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

 

Indarkeria hori desagerrarazteko gure konpromisoa urte osoan zehar etengabea izan arren, azpimarratu eta bereziki egun horretan ikusarazi nahi dugu. Hainbat kanpaina instituzional ari dira fokua jartzen adineko emakumeek bizi duten edo bizi izan duten indarkeria ezkutua, egunerokoa eta askotan normalizatua.

Ortzadarretik, lan-munduan gertatzen diren indarkerietan jarri nahi dugu arreta, BAI SAREA Euskadiko Berdintasunerako Lankidetza Erakundeen Sarean bultzatutako kanpainarekin bat eginez. Izan ere, sare horretako kide aktibo gara sortu zenetik.

Kanpaina honek mezu positibo bat bidali nahi du. Lan-munduko lau indarkeria mota hautatu dira, aldaketari BAI esaten dioten erakundeak daudela esateko. Ortzadar enpresa horietako bat da, eta indarkeria hauek gabeko erakundeak posible direla dioen mezuarekin eta konpromisoarekin bat egiten dugu: soldata-arrakalarik gabe, txiste matxistarik gabe, hizkera sexistarik gabe eta kristalezko sabairik gabe.


«