EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

1995eko abenduaren 3an, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatzea erabaki zuten. Ospakizun honen helburua Europako hizkuntzarik zaharrenetako bat eta euskaldun guztien nortasun-zeinua bizirik mantentzea da. Horrelako jarduerek Garapen Iraunkorreko Helburuetan sartu den helburu bat lortzen laguntzen dute, hau da, hizkuntza eta kultura aniztasuna bermatzea.

Ortzadarren, aspaldidanik, konpromisoa dugu euskararekin eta GIHak betetzearekin. Horregatik, gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu. Horietako bat Euskararen Nazioarteko Eguna da.

Aurten, Euskararen III. Azoka antolatu dugu, gure etxeetatik ekarritako artikuluekin. Bildutako diruarekin euskal produktu tipikoak erosiko ditugu denon artean dastatzeko.
Gainera, lankide guztiok izan dugu “nahien zuhaitzean” parte hartzeko aukera, euskararen aldeko aldarrikapenak eginez.


«